Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbatean, trafiko mozketak Duatloia dela eta

Larunbatean, trafiko mozketak Duatloia dela eta

 

Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean:

17, larunbata (15:30-18:00)

- Mozketa: Sabino Arana kalea

- Trafiko saihesbideak:

  • Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin: Sipiri kalea - San Pedro eliza - Enrique Urrutikoetxea kalea.
  • Garbiguneko bihurgunean, Olabide kalerantz.
  • Landabe kalean San Pedro Eliza - Enrique Urrutikoetxea kalerantz.

- Udaltzaingoak eta boluntarioek erregulatutako trafikoa

- Helmugan aparkatzeko debekua: Sabino Arana kalean, bi aldeetan, Udaletxe inguruan eta Laboral Kutxako bihurgunean Akilino Arriola kaleko oinezkoen pasabidera arte.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
article thumbnailHala, Sopelako Udalak 12.100 euro bideratuko ditu perfil hau betetzen duten pertsonei diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6tik 19ra egongo da zabalik (biak barne). Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia