Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan da Sopela Women´s Team

Martxan da Sopela Women´s Team

Sopela Women’s Teamek denboraldiko lehenengo kirol-kontzentrazioa egin du. Emakumezkoen txirrindularitza taldea Bizkaitik ibili da asteburuan, hitzaldiak eskainiz eta baita lan saio desberdinak burutzen besteak beste. Sopelako Udalak asteburuan egin dio harrera taldeari. 

Aipatutako harrerara, zenbait babesle ere hurbildu ziren: Telxiuseko Miguel Echeverria eta Maria Sonsoles Fernandez, Sopelako alkatea, Gontzal Hermosilla eta udaleko zinegotziak diren  Guillermo Vio eta Mikel Tapia besteak beste. 

Taldeak aurre egin behar izango dion egutegia ere aurkeztu zen. Otsailaren 22an hasiko du denboraldia, Setmana Ciclista Valenciana lau etapako biran. Ondoren, egutegia estatu mailako probetan oinarrituko da eta udaldian, nazioarteko egutegiari ekingo diote. 

Francisco Plak entrenatutako taldea, 12 txirrindulariz dago osatua: Olatz Agorria, Maialen Aramendia, Esther Cañete, Bea Gómez, Ziortza Isasi, Enara López, Sara Martín, Maria Martins, Mireia Muñoz, Sofía Rodríguez, Soraia Silva eta Ariadna Trías.

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailLarunbat honetan, otsailak 16, Sopelako Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, Udaltzaingoak zenbait kaleri, trafikoari orokorrean eta Bizkaibus autobusen ibilbideari eragingo dizkioten zenbait neurri aurreikusi ditu. Udaltzaingoak adierazi duenez,  15:00ak eta 18:30ak artean honako kaleetako trafikoa moztu egingo da: Sipiri kalea (Loroñoko semaforoetatik) Loroño kalea...
article thumbnailOtsailaren 24an Bidea Orientazio Klubak (COBI) Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren VI. edizioa ospatuko da Sopelako kale eta kostaldeetan.Lasterketa zonalde oihantsu batean zehar ibilbide bat egitean datza, mapa eta iparrorratz batez lagundurik. Kasu honetan orientazioa kirol gisa sustatu eta bultzatzea helburu duten 7 probez osaturik...
article thumbnailXIV. urtez jarraian Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean Duatloiaren edizio berri bat antolatu dute hurrengo larunbaterako, otsailak 16. Duatloia herrian egiten den kirol ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da. Proba triatloian federatutako kirolariei zuzendutakoa eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Duatloian parte...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak eta Sopela Igeriketa Swim taldeak urtarrilaren 13rako, igandea, Sari Herrikoiaren edizio berri bat antolatu dute udal igerilekuetan. Ekimenak sopeloztar guztion artean igeriketa sustatzea du helburu, hortaz, ez du inolako asmo lehiakorrik. Lasterketak 11:00etan hasiko dira eta guztira, adinaren arabera banatuko diren 3 distantzia egongo dira: 17, 25 eta 50...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia