Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da udal igerilekuetan

Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da udal igerilekuetan

 

Lanak abuztuaren 1ean hasi ziren eta 15ean bukatzea aurreikusten da.

Martxan diren garbiketa eta mantenu lanek urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz.

Udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko helburuarekin, abuztuko lehenengo bi aste hauetan zehar garbiketa eta mantenu lanak abiarazi dira instalazioetan. Garbiketa orokorra izango da, urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko duena. Lanak direla eta, igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 15era arte.

Urtero egiten diren garbiketa mota hauek, abuztuaren 1ean hasi eta 15ean bukatu ohi dira, ekintza eta jarduera mailak modu nabarmenean behera egiten duen garaia, hain zuzen ere. Izan ere, Gontzal Hermosilla alkateak adierazi duen bezala “urteko geldiune hau kirol zerbitzu eta ekipamenduak bere osotasunean errebisatzeko aprobetxatzen dugu. Hala, den-dena egoera ezin hobean egongo da hurrengo denboraldiari aurre egin ahal izateko”.

Martxan diren lanak, igerilekuetako hustuketan eta produktu kimiko desinkrustatzaile eta desinfektagarri bidezko garbiketan oinarrituko dira. Halaber, igerilekuen sistemak errebisatuko dira (uraren tratamendu sistema eta arazketa, filtroak, motorrak, bonbak, fondo-garbiketak, balbulen itxiera…) eta behar izanez gero, elementuen garbiketa, urinketa, konponketa edota ordezkapenari ere ekingo zaio. Azkenik, igerilekuak, berriro ere urez beteko dira eta ur hori berotu egingo da. Igerilekua bera sakon garbitzeaz gain, aldagelak, pasabide, sabai eta abarretan ere burutzen ari dira garbiketa lanak.

Azkenik, bestelako instalazioetan ere, errebisio, inspekzio, ordezkapen eta konpontze lanak ere egingo dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: aldagela eta igerilekuetako baldosen juntura, vending makinen lekualdatzea, igerilekuko sarbide-ate eta sapai faltsuaren aldaketa eta hobekuntza anitzak saunan.

Udalerriko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresako mantenu eta garbiketa lanetara bideratutako langile eta zuzendaritzako kideen artean, guztira, hamaika pertsona dira aipatutako lanetaz arduratzen ari direnak.

 


 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailBeste urte batez, World Surf Leaguek Sopelako Arriatera hondartzara ailegatu da Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat ospatzeko. Uztailaren 18tik 22ra, surf-arloan etorkizun oparoa izan lezaketen gazteak Sopelan elkartuko dira. Kontinenteetako txapeldunak erabakitzeko, denboraldiko proba garrantzitsuenetariko bat izango da.  Gizonezko maila Gizonezko mailan, hiru frantsesek titulua...
article thumbnailUztailaren 22an, Bakiok harrera egingo dio Bakioko MTBko IV. ibilaldiari (Mario Zabala Memoriala) eta Sopelako Udalak, bat egin nahi du ekimenarekin. Proba honek balio izango du Alboko Esklerosi Amiotrofiko (E.L.A.) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen aldeko fondoak biltzeko. Honako hau ez da lehiatzeko proba bat, udalerriko parte-hartzaile guztien eta gizarte eta ekonomi eragile guztien...
article thumbnail  Apirilaren 21 eta 22an “Sopelako Udala Igeriketa Saria” ekimenaren XIII. edizioa ospatuko da Sopelako Udal Igerilekuetan. Aurten ere ekimenak, Sopela Igeriketa Swim taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren babesa eta laguntza dauka. Txapelketaren lehenengo egunean eskolarren txanda izango da. Apirilaren 21ean, 9 eta 12 urte arteko kirolari gazteenak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Guztira,...
article thumbnail  Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean: 17, larunbata (15:30-18:00) - Mozketa: Sabino Arana kalea - Trafiko saihesbideak: Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin:...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia