Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 16an ospatuko da Sopelako VI. Duatloi Txikia

Irailaren 16an ospatuko da Sopelako VI. Duatloi Txikia

Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera Sopelan ospatuko den VI.Duatloi Txikiari. Sopelako Hirubi Triatloi Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen duten proba honek, Bizkaiko Foru  Aldundiaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Klick & Go-ren laguntza du. 

Ekimena udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta horregatik, antolatzaileek aurreko edizioetako parte hartzea izatearekin konforme agertzen dira, plaza guztiak bete izan baitira. Seigarren edizio honek, urtebete eta 14 urte bitarteko atletismoko promesentzako 350 plaza eskainiko ditu. Kategoria desberdinak antolatu dira eta distantziak adinaren araberakoak izango dira.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek, izen-emate epea zabalik izango dute abuztuaren 28tik aurrera, dohain http://triatlonsopelana.org web orrialdean, irailaren 14ra arte. 

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Larunbatean, otsailak 17, Sopelako Duatloiaren XII. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, udalerriko zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu larunbaterako,15:30ak eta 18:00ak artean: 17, larunbata (15:30-18:00) - Mozketa: Sabino Arana kalea - Trafiko saihesbideak: Sipiri kalea eta Loroño kalearen arteko bidegurutzean, honako ibilbidearekin:...
Martxan da Sopela Women´s Team
2018eko otsailaren 06a
article thumbnailSopela Women’s Teamek denboraldiko lehenengo kirol-kontzentrazioa egin du. Emakumezkoen txirrindularitza taldea Bizkaitik ibili da asteburuan, hitzaldiak eskainiz eta baita lan saio desberdinak burutzen besteak beste. Sopelako Udalak asteburuan egin dio harrera taldeari.  Aipatutako harrerara, zenbait babesle ere hurbildu ziren: Telxiuseko Miguel Echeverria eta Maria Sonsoles Fernandez,...
article thumbnailDatorren otsailaren 17an ospatuko da Sopelako Duatloiaren XII. edizioa. Aurten, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatuko proba hau, nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, sprint distantziako Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea...
article thumbnailDatorren abenduaren 6an, Sopelako Udal frontoian jokatuko dira 4 1/2ko Elite eta lehen mailako final haundiak.  Lehenengo mailan ENERITZ ARRIETA (AZKOITIA) eta MAITE IRIARTE (AZPEITIA) izango dira aurkariak. Elite mailan berriz, LEIRE ETXANIZ (ETXEBARRIA) eta MAIDER MENDIZABAL (ANOETA) ikusiko dira aurrez aurre. Final haundi hauek Sopelako Udal Frontoian jokatuko dira goizeko eguerdiko...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia