Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 4.500 parte-hartzaile baino gehiago 2017ko Kosta Traile-an

4.500 parte-hartzaile baino gehiago 2017ko Kosta Traile-an

 

  • Bildutako diruaren zati bat ASVIDIA eta ALCER BIZKAIA elkarteen artean banatuko da
  • Ismail Razga  eta Amagoia Legarra izan ziren 30 km-ko Mendi-Lasterketako irabazleak
  • Mikel Rodriguez eta Olaiz Bertol izan ziren Mendiko Erdi Maratoiaren irabazleak

Atzo, ekainaren 11an, 9:00 inguruan, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak  aurten 4.500 pertsona baino gehiago elkartu dituen Kosta Trail lasterketari hasiera eman zion. Lasterketa, beste urte batez, guztiz errotura dagoela egiaztatuta geratu zen izan ere, zenbaki guztiak aurreikusitako denbora baino lehen agortu baitziren.

Kosta Trailak izaera solidarioa du, eta parte hartzaileei esker, Kosta Trailak irabazien zati bat ASVIDIA, Bizkaiko Diabetes Elkartearen eta ALCER BIZKAIA, Giltzurrunetako Gaixotasunen Aurka Borrokatzeko Elkartearen artean banatuko ditu.

Aurten ibilbideak apur bat aldatu dira Uribe Kostako habitatarekin are adeitsuago izateko. Mota guztietariko publikoa jasotze ibilbide eta exijentzia maila desberdinak eskaintzen dituzten lau modalitate.

Sopelako Udaleko plazatik lehenak ateratzen 30 km-ko Mendi-Lasterketako eta 21 km-ko Mendi-Maratoi Erdiko korrikalariak izan ziren, Gontzal Hermosillak lasterketari hasiera eman ondoren 9:00etan. Sopelako Udalaren laguntza handia izan da hamabigarren lasterketa hau ospatu ahal izateko.

Ordu laurden beranduago, 9:15etan Mendi-Martxako (20 km) parte hartzaileak egin zuten eta azkenik, 9:30etan txikienak eta bere familiek egin zuten Familia-Martxan (10 km).

MENDIKO LASTERKETAREN SAILKAPENA ( 30 KM)

Gizonezkoen sailkapena:

1- Ismail Razga (2h 18 min 39 seg)

2- Raúl Cámara (2h 28 min 54 seg)

3- Carlos Rodriguez (2h 34 min 25 seg)

Emakumezkoen sailkapena:

1- Amagoia Legarra (3h 17 min 42 seg)

2- Alazne Múgica (3h 19 min 10 seg)

3- Nuria Bermejo (3h 21 min 12 seg)

 

MENDIKO LASTERKETAREN SAILKAPENA- TOKIKOA ( 30 KM)

Gizonezkoen sailkapena:

1- Roberto Garay

2- Xabier Trifol

3- Ivan Ruiz de Apodaka

Emakumezkoen sailkapena:

1- Amagoia Legarra

2- Nuria Bermejo

 

MENDIKO ERDI MARATOIAREN SAILKAPENA ( 21 KM)

Gizonezkoen sailkapena:

1- Mikel Rodriguez (1h 33 min 48 seg)

2- Walter Becerra (1h 43 min 51 seg)

3- Jon Fernandez (1h 44 min 25 seg)

Emakumezkoen sailkapena:

1- Olaiz Bertol (2h 06min 42 seg)

2- Raquel Calvo (2h 09 min 51 seg)

3- Amaia Jauregi (2h 10 min 25 seg)

 

MENDIKO ERDI MARATOIAREN SAILKAPENA- TOKIKOA ( 21 KM)

Gizonezkoen sailkapena:

1- Unai Perez

2- Dorkaitz Basarte

3- Iker Ortega

Emakumezkoen sailkapena:

1- Ane Basterretxea

2- Koro Lasa

3- Elena Esteban

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailBildutako diru guztia aprendeTEA (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkartea) elkartearentzat bideratuko da. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 11tik 21era izango dute izena emateko aukera munarri.blogspot.com.es, Deportes Bikila, Kantxa Kirol Modan eta martxoaren 20an eta 21ean Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. XVII. urtez jarraian,...
article thumbnailLarunbat honetan, otsailak 16, Sopelako Duatloiaren XIV. edizioa ospatuko da. Lehiaketa dela eta, Udaltzaingoak zenbait kaleri, trafikoari orokorrean eta Bizkaibus autobusen ibilbideari eragingo dizkioten zenbait neurri aurreikusi ditu. Udaltzaingoak adierazi duenez,  15:00ak eta 18:30ak artean honako kaleetako trafikoa moztu egingo da: Sipiri kalea (Loroñoko semaforoetatik) Loroño kalea...
article thumbnailOtsailaren 24an Bidea Orientazio Klubak (COBI) Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren VI. edizioa ospatuko da Sopelako kale eta kostaldeetan.Lasterketa zonalde oihantsu batean zehar ibilbide bat egitean datza, mapa eta iparrorratz batez lagundurik. Kasu honetan orientazioa kirol gisa sustatu eta bultzatzea helburu duten 7 probez osaturik...
article thumbnailXIV. urtez jarraian Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean Duatloiaren edizio berri bat antolatu dute hurrengo larunbaterako, otsailak 16. Duatloia herrian egiten den kirol ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da. Proba triatloian federatutako kirolariei zuzendutakoa eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Duatloian parte...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia