Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kosta Trail-ak, berriro ere, kutsu solidario bikoitza izango du

Kosta Trail-ak, berriro ere, kutsu solidario bikoitza izango du

 

Ekainaren 11an Sopelan ospatuko den Kosta Trail-aren hamabigarren  edizioak, bigarren urtez, kutsu solidario bikoitza izango du.

Okasi honetan, Kosta Trail-aren babesleek, hots,  Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxak, bildutako dirua honako bi elkarteetara bideratuko dela erabaki dute: ASVIDIA “Bizkaiko Diabete Elkartea” (hirugarren urtez errepikatzen duena) eta ALCER BIZKAIA “Giltzurrunetako Gaixotasunen Kontrako Lehiaren Elkartea”.

Irabazi asmorik gabeko bi elkarteek dirua 4 modalitateetako parte hartzaileek ordaindutako inskripzioetatik jasoko dute, besteak beste: Mendi Lasterketa (30km), Mendi Erdi Maratoia (21km), Mendi Ibilaldia (20 km) eta Ibilaldi Familiarra (10km).

Kosta Trail, bere hastapenetatik, kutsu solidarioa izan du eta irabazien zati bat elkarte desberdinetara bideratu izan du, besteak beste: la Cuadri del Hospi, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioa edota ASPANOVAS, Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea.

ALCER BIZKAIA

Kosta Trail-ean bildutako dirua hurrengo urtean proiektu bat abiarazteko bideratuko dute. 2018an elkarteak giltzurrun gaixotasuna duten estatu mailako gazteen topaketa sortu nahi du. Asteburu batean helburu bikoitzarekin elkartuko dira: alde batetik, egunerokotasunetik irteteko espazio bat erraztea, eta beste alde batetik, giza-erlazioen katalizadore gisa jardutea, laguntasun taldeen sorrera bultzatzeko.

ASVIDIA

ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartearen kasuan, diru laguntza  diabetesa duten pertsonek, gaixotasunaren egunerokotasunean kirola  praktikatzeak suposatzen dituen erronka eta onurak modu praktikoan  ikasteko bideratuko da.

Kirolaren azken albisteak

article thumbnail  Lanak abuztuaren 1ean hasi ziren eta 15ean bukatzea aurreikusten da. Martxan diren garbiketa eta mantenu lanek urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz. Udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskaintzeko helburuarekin, abuztuko lehenengo bi aste hauetan zehar garbiketa eta mantenu lanak...
article thumbnailAurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera Sopelan ospatuko den VI.Duatloi Txikiari. Sopelako Hirubi Triatloi Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen duten proba honek, Bizkaiko Foru  Aldundiaren, Bizkaiko Triatloi Federazioaren, Euskadiko Triatloi Federazioaren eta Klick & Go-ren laguntza du.  Ekimena udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. Urtez urte, probak arrakasta itzela erdiesten du eta...
article thumbnail    Beste urte batez, World Surf Leaguek zenbait geldiune egingo ditu Euskadin, non, beste behin, nazioarteko surflari onenak neurtuko diren. Uztailaren 19tik 23ra ospatuko da Sopela Pro Junior surf txapelketaren edizio berri bat Sopelako Arriatera hondartzan; surflari eta ekitaldi askoren eszenatokian, alegia. Txapelketa hau geldiune garrantzitsua da ASP Europe Pro Junior Series delakoaren...
article thumbnail  Igandean, uztailak 16, Sopelako Udaleko babesarekin SD Ugeragak antolatutako “33. Sopelako Udala Saria” ospatuko da Sopelan, non emakumezkoen kategorien euskal eta bizkaitar tituluak jokoan jarriko diren. Lasterketa 10:00etan hasiko da Sopelako Udaletxearen aurrean. Bertatik kadeteak, juniorrak eta eliteak  aterako dira 23,3 kilometroko ibilbidean zehar bakoitzari dagozkien birak egiteko....
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia