Hamabigarren Kosta Trail-a datorren ekainaren 11n ospatuko da

KT 2016 Salida Marcha Familiar
Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxa Kosta Trail-aren babesleek jadanik egutegian Kosta Trail-en edizio berri batentzako data finkatu dute egutegian, zeina datorren ekainaren 11n izango den Sopelan.

Hamabigarren edizio honek lau froga ezberdin izango ditu: Mendi Lasterketa (30km), Mendi Ibilaldia (20 km), Ibilaldi Familiarra (10km) eta Mendi Erdi Maratoia (21km). Azken froga hau iaz egin zen lehenengo aldiz eta publikoaren aldetik izan zuen harrera ona kontuan hartuz izan (izen emate guzti hauek 12 ordu baino gutxiagotan agortu ziren) antolakuntzak bigarren urtez jarraian mantentzea erabaki du.
Urtero parte hartzaile gehiago dituen itsas mailan egiten den lehenengo mendi lasterketa da. Horren erakusgarri da azkenengo edizio honetan, parte hartze marka ondu dela, 4.400 pertsona baino gehiago bilduz.

Bere hastapenetatik ekimen solidario honen aurreko edizioan parte hartu zuten parte hartzaile guzti hauei esker eta baita Forum Sport, Salomon, Laboral Kutxa eta Sopelako Udalaren laguntzari esker 15.000 euro biltzea lortu zen, egundaino kopururik handiena. ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartea (ASVIDIA) eta ume minbizidunen eta hezur-muinekodohaintza hedapenaren aldeko "La Cuadri del Hospi" elkarteari erdi bana eman zitzaien kopurua.


Informazio gehiagorako, Kosta Traill-ak sare sozialetan zenbait profil ditu, hala nola Facebook (http://www.facebook.com/kostatrail) eta Twitter (@kostatrail), non lasterketaren berriak jarraitu, gainerako lasterkariekin jardun, entrenamenduei buruzko aholkuak eta gomendioak jaso, etab. egin daitezkeen.