Sopela ere presente izango da Marokon ospatuko den “Maroc Challenge” rallyan

Maroc Challenge 1
Ametsa taldea eta Norte&Este taldea bi kotxerekin abiatuko dira Sopelatik Marokora, Maroc Challenge-eko Winter Edition 2016an parte hartzeko. Txapelketa abenduaren 2tik 10era ospatuko da.

Kutsu solidarioa duen raid bat da Maroc Challenge-a, ekitaldi amateurren artean, partaidetza handienetarikoa duena, mediatikoenetakoa eta nazioarte mailan garrantzitsuenetarikoa dena, hain zuzen ere. Ibilbidean zehar, talde parte hartzaileek Maroko iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dute, Al Hoceima-tik Merzouga-ra. 2.000km baino gehiago mendi, haran eta desertuetan zehar, abentura bila eta aldi berean, helburu solidario batekin: marrokiar herria lagundu.

Duda barik, kirola, lehiaketa, abentura, eta batez ere, solidaritatea batzeko erarik onena.

2 kotxeak abenduaren 1ean aterako dira Sopelako Plazatik, 20:00ak aldera.

Informazio gehiago: http://marocchallenge.com/