Sopelako Mendi Astea, urriaren 19tik 21era Kurtzion

Sopelako Mendi Astea
Asteazkenean emango zaio hasiera Sopelako Mendi Asteari. Sopelako Udalak, Munarrikolanda mendi-taldeak, Kosta Trailek eta Bilbao Mendi Film Festivalen Mendi Tour atalak antolatutako ekimena da.

Programa, urriaren 19tik 21era bitartean ospatuko diren hiru jarduerez osatzen da. Guztiak Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak jasotzeko, interesatuak Kurtzio Kultur Etxera, Sopelako Udaletxera edota Larrabasterrako Sopelarin bulegora hurbildu behar izango dira.

Hauxe Sopelako Mendi Asteko programa:

Urriak 19:

- Hitzaldia: ALEX TXIKON
- Nanga Parbat neguko igoeraren inguruan
- Antolatzailea: Munarrikolanda Mendi Taldea

Urriak 20:

- Hitzaldia: KOSTA TRAIL
- Kosta Trail-ek 11 urte.
- Antolatzailea: Kosta Trail

Urriak 21:

- Zinema: MENDI TOUR
- Bilbao Mendi Film Festival
- High and mighty (18min) / Bigmen (20min) / Jurek (73min)