Sopelako Udalak larunbatean inauguratuko du Skate Pista berria

INAUGURACION SKATEPARK SOPELA
Inaugurazio ofizial honetarako, adin guztiei zuzendutako ekintzez beteriko programa prestatu da. Beste batzuen artean, nabarmentzekoak dira lehiaketak, Yow Street Surfing eta erakustaldiak. Euria eginez gero hurrengo egunean egingo da, urriaren 2an, igandea.

Nazioarteko mailan erreferente izatea espero den skate pista eraiktzeko, Udalak 157.300 euro bideratu ditu. Pistak 650 metro karratu baino gehiago ditu eta altuera desberdineko bi bainuontziz osaturik dago.

Hiru hilabete inguru pasa dira Sopelako skate pista egiteko lanak hasi zirenetik eta jada, hurrengo larunbatean, urriak 1, Sopelako Udalak modu ofizialean inauguratuko du nazioarteko mailan erreferente izatea espero den skate pista berria.

Okasiorako, adin guztiei zuzendutako ekintzez beteriko programa prestatu da. Inaugurazio ekitaldia eta gero, 14:00ak aldera, lehiaketak hasiko dira. Lehenengo eta behin, txikienak (12 urte baino gutxiagokoak) lehiatuko dira eta 15:30ak inguru, aldiz, nagusiak. Arratsaldean, 17:00ak bueltan Yow Street Surfing hasiko da. Bertan, surfskateak (malguki sistema eta biraketa ardatza duten gurpil-oholak) parte hartzaileen eskura jarriko dira. Azkenik, 19:30etan erakustaldi oso bereziei emango zaie hasiera. Alain Goikoetxea, Danny Leon eta Ian Campbell bezalako skater ospetsuek emanaldia eskainiko dute eta ekitaldian ikusle guztiak animatzeko prest egongo den Captain Jairock izango da ere. Era berean, parte hartzaile guztientzako janaria eta edaria egongo da egun osoan zehar. Euria eginez gero, inaugurazio ekitaldia hurrengo egunean egingo da, urriak 2, igandea.

Leku paregabean kokatuta dagoen (Arrietara-Atxabiribil hondartzako itsaslabarrean, hain zuzen ere) skate pista berria egiteko 157.000 euroko inbertsioa egin du Udalak. Pistak 650 metro karratu baino gehiago ditu eta altuera desberdineko bi bainuontziz osaturik dago, hasiberriek zein gaian adituek instalazio berriak erabiltzeko aukera izan dezaten. Pistek 1,20 eta 2,50 metroko malda dute eta hormigoiz eginda eta eskuz leunduak daude.