Igande honetan ospatuko da Sopelako Lasterketa Nudista

Carrera Nudista 2016
Aurtengoa "Patxi Ros Saria" lasterketa nudistaren XVII.edizioa izango da. Hitzordua, igande honetan izango da, irailak 18, goizeko 11:00etan Barinatxeko hondartzan.

Proba, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dute eta bi lasterketa edo maila izango dira: bata, lasterketa testimoniala (kilometro 1); bestea, lasterketa absolutua (5 kilometro). Saria lasterketa absolutuko lehen hirurek jasoko dute. Gainera, oparitxoa emango zaie lasterketako partaide guztiei eta domina bana umeei.

Izena ematea (doakoa) lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan