Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoaren 29an, parte hartu Sopelako XIII. herri-lasterketan!

Martxoaren 29an, parte hartu Sopelako XIII. herri-lasterketan!

Sopelako herri-lasterketak bere XIII. edizioa ospatuko du martxoaren 29an. Beste urte batez, milaka kirolari elkartuko dira Sopelan: iaz, esate baterako, 1700 korrikalari elkartu ziren.

Proba hau Munarri Atletismo Taldeak antolatzen du, Sopelako Udalaren lankidetzagaz, eta 10:30ean hasiko da. Irteera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo da, udaletxe parean, eta parte-hartzen duten lagunek udal kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera izango dute.

Adinaren araberako hainbat kategoria egongo dira, eta urteera mailakatua izango da. Helduen kategoriak 7700 metroko ibilbidea izango du.

Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, martxoaren 16tik 26ra arte, Kurtzio Kultur Etxean (18:00etatik 20:00ak arte), Deportes Bikilan (Euskalduna 7, Bilbo), Kantxa Kirol Modan (Torrene 4, Algorta) eta munarri.blogspot.com web orrian. Senior eta beteranoek euro bi ordaindu beharko dute, eta gainontzeko kategoriek euro bakarra. Batutako diru guztia "STOP Sanfilippo" elkartearentzat bideratuko da. 

Info +: munarri.blogspot.com 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailSeigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7...
article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia