Zu hemen zaude: Hasiera Kirol Klubak

Klubak

clubes
tai txi taldea
igeri taldea
darco taldea
kurene taldea
ugeraga taldea

Sopelan mota guztietako kirol klubak daude. Hona hemen klub hauen zerrenda bat.

 

 

 

 

 
TAI TXI TALDEA

Talde hau 2001. urtean jarri zan martxan, Sopelana Udaletxeko Kultur departamentuak antolatutako ikastaroei jarraipena emanez. 2001 urtetik aurrera 40 partaide izatetik gaur eguneko 100 partaide izatera heldu gara.

Ikastaroak ordutegia eta leku desberdinetan egiten dira; taldeak bai adin eta ezaguera mailan era askotako partaideek osotzen dute, horrela irakaskuntza hobetuz.

Tai Txi erakustaldi anitz egiten dira herriko jaietan, herritarren artean jarduera hau sakabanatzeko asmoz.

 

MUS IGERI TALDEA

2004-ko Otsailaren 1-ean sortutako kluba. Klub honeen sorrera Sopelanako Udaletxearekin adostua izan da, izena jartzea euren esku izan delarik.

Klub-aren izena: Sopelanako Moreaga Ugerzaleak I.T
Moreaga: Abadesolo uval polikiroldegia aurkitzen den cunea da.
Ugerzaleak: Bizkaieraz, igeriketa maitatzen dutenak.

Edozein entitateren sorrera erkidego bakoitzeko legediaren araberakoa izando da.

Klub baten sorrerak lanerako prest dagoen jende talde bat behar du, igeriketa maite duen jendea kasu hontan, eta inongo kasuan lukratzeko interesdunak

 

CLUB DE TIRO CON ARCO D'ARCO

D´ARCO, Uztai tiraketa Klub-a, 1993-ko Otsailaren 23-an Jesús HERNANDEZ HERNANDEZ notario jaunaren aurrean sortzen da. Akta honen bitartez G-48629687 IFZ zenbakia ezarri zan eta Trauko zeharbidea, 5º zenbakia, Bilbo lege egoitza lez. Gaur egun Sopelanan aurkitzen da.

Klub honen egitura lau atal hauetan berezitu da:

ZEHAZTASUN ATALA
ESKOLA-KIROLAK ATALA
ELBARRI KIROLARIEN ATALA
BASOKO ATALA

Gure bazkideen artean Uztai tiraketa arloko Espainiar Federazioko elbarri fisikoen koordinatzaile nagusia dugu. Pertsona honek bere eskarmentu eta ezagupena jartzen du.

  

KURENE PILOTA ELKARTEA

Sopelanako Kurene Pilota Kirol Elkartea 2003 Apirilean pilota sopeloztarra aldatzeko helburuaz jaio zen. Zuzendaritza batzorde barrian lan egiteko gogo eta erronka berriei aurre emateko pelotarekin zerikusia zuten pertsona gazteak sartu ziran.

Gure helburua, gazteak ahal den eta arien kirol honetarako duten zaletasuna handitzea da, ahal den eta Txapelketa guztietan parte hartu dezaten, eta batez ere pertsona moduan hezitzea. Pilotazale eta pertsona edo lagun txarra izatea ez dago gure ideien barnean. Pilota kirol sinple bat baino gehiago da.

 

SOCIEDAD DEPORTIVA UGERAGA

70. hamarkadan, eskualde barnean egiten diren lehiaketetan parte hartzen zuten bi futbol talde zegoen.

Talde horietako batek egindako futbol itxurosoa eta federatutako txapelketa batean jolasteko gazteek zuten egonezina zela eta, bi talde horietatik sortutako taldea izen emoten da, eskualdeko txapelketak laburregiak egiten bait zirelako.

Kokapena:

S.D Ugeraga
Urko futbol zelaian
48600 SOPELANA (BIZKAIA)
kokatzen da.
Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Web orria:
http://www.sdugeraga.com
http://www.ugeragasaski.net

Kirol eskeintza:

Futbola

- Erregionaleko ohorezko maila
- Bigarren mailako erregionala
- Emakumezkoen erregionala

Oinarrizko futbola
- Gazte preferenteak
- Bigarren gazteak
- Ohorezko mailako kadeteak
- Bigarren mailako kadeteak
- Haurren lehenengo maila
- Haur eskolak
- A alebinak
- B alebinak
- Benjaminak

Areto futbol
- Areto futbol taldea

Saskibaloia
- Emakumezkoen bigarren mailako erregionala.
- Gizonezkoen bigarren mailako erregionala.
- Emakumezkoen bigarren maila.
- Gizonezkoen autonomikoak.
- Gizonezkoen lehenengo mailako juniorrak.
- Emakumezkoen lehenengo mailako juniorrak.
- Emakumezkoen lehenengo mailako kadeteak.
- Gizonezkoen bigarren mailako kadeteak.

Txirrindularitza
- Suminan 2008
- Txirrindularitza web-a.

 

Kirolaren azken albisteak

article thumbnailSeigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7...
article thumbnailUztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan. Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako...
article thumbnail Uztailaren 12, 13 eta 14an surf egokituaren nazioarte mailako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat ospatuko da Arrietara hondartzan, mundu osoko 70 surflari profesional baino gehiagoren partaidetzarekin. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo-k antolatutako txapelketak 8 kategoria izango ditu eta 17.000 euro banatuko dira saritan. Sariak berdinak izango dira...
article thumbnailZortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan ekainaren 8an. Aurten ere Udaletxeko plazak emango dio hasiera eta bukaera lasterketari. Parte hartzaileak  10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira.  Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005...
Berri gehiago: Kirolak  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia