Zu hemen zaude: Hasiera IRAUNKORTASUNA Aukera ON

Aukera ON

Martxan da Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatearen aukeraon.net web orria

Dagoeneko aktibatuta dago Uribe Kostako biztanleek bigarren eskuko gauzak saldu, trukatu edo oparitzea ahalbidetzen duen web orria.

Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatearen Iraunkortasun eta Kontsumo sailek www.aukeraon.net web orria jarri dute martxan.

Uribe Kostako biztanleriari bereziki zuzenduta  dagoen orri hau etxean ditugun eta dagoeneko erabiltzen ez diren gauzak erakusteko gune bat da, gauzok hondakin bihurtzea ekidingo duena.

Arropak, jostailuek, liburuek, kirola egiteko materialak… bigarren bizitza izan dezakete aukeraon.net-i esker. Eman beharreko urratsak oso errazak dira. Lehenengo, web orrian erabiltzaile gisa izena ematea da. Behin alta prozesua bukatuta, iragarkiak argitaratzeko momentua da. Horretarako, deskribapen labur bat eta objektua irudikatzen lagunduko digun argazki batzuk baino ez dira behar. Azkenik, iragarkia zein mailatan sailkatu nahi dugun aukeratu behar dugu: trukatu, oparitu, saldu, alokatu, mailegatu edo partekatu.

Mankomunitateko teknikariek iragarkiaren edukiak berrikusiko dituzte, eta dena zuzena bada, behin betiko argitalpena egingo da.

Kotxea partekatzea ere aukeran

Aukeraon.net web orriak, bestalde, kotxean ohiko nahiz noizbehinkako bidaiak egiten dituzten pertsonak harremanetan ipintzeko aukera ere eskaintzen du, egoera berdinean dauden beste pertsona batzuekin bidaia eta gastuak partekatzeko.

Aukeraon kalera

Aukeraon.net web orria eskualdeko auzotarren artean ezagutzera emateko asmoz, AUKERAON Bigarren eskuko objektuen azoka antolatu da, irailaren 28rako. Hitzordua Sopelako Jauregizar plazan (eguraldi txarra eginez gero, frontoian) izango da, 10:00etatik aurrera. 43 mahai jarriko dira, eta bertan, eskualdeko eta beste herrietako pertsonek trukatu edo saldu nahi dituzten bigarren eskuko gauzak ikusgai egongo dira.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. ...
article thumbnailOstegunean, uztailak 25 eta asteazkenean, uztailak 31, Santiago eta San Inazio Deuna direla eta, Garbikerrek kudeatzen dituen 23 garbiguneak itxita egongo dira. Barkatu neurri hauek sortutako eragozpenak.
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia