Alderdi hauek modu kontzientean eta arduratsuan kontuan hartzen dituen kontsumoa da:
- Erosketaren behar erreala.
- Erosiko diren produktuen edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua.
- Erabiltzeko garaian ohitura onak izatea eta azken hondakinak egoki kudeatzea.
Burua erabiliz kontsumitzea da, erosketa bat egiten dugunean zer urrats egiten ditugun eta horrek zer ondorio dituen pentsatuz kontsumitzea.
Saltoki berde bat da produktu berdeen edo ingurumen-inpaktu txikiagoko produktuen sorta espezifiko bat eskaintzen duen saltokia. Saltoki hori eskaintzen dituen produktuek ingurumen hobekuntzan izan dezaketen eraginari buruz sentsibilizatuta eta kezkatuta dago. Saltoki berdea ez da produktu ekologikoetan espezializatutako saltokia edo velar-denda soilik, baita pixkanaka-pixkanaka bere eskaintzan ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak sartzen ari den saltokia ere. Gainera, saltoki berdeak produktuak, haien ezaugarriak eta ingurumen hobekuntzak ezagutzen ditu, eta haien berri ematen die bezeroei.
Bizi-zikloaren etapa batzuetan edo guztietan, sortzen denetik hondakin moduan kudeatzen den arte, ingurumen-hobekuntzak izan dituen produktua da.
EZ DAGO %100ean ekologikoa, berdea edo iraunkorra den produkturik. Produktu guztiek dituzte ingurumen-inpaktuak, baliabideak kontsumitzen dituzten heinean.
Produktu berdeak identifikatzeko modurik errazena etiketa ekologikoak dira. Etiketa ekologikoek ingurumen inpaktu txikiagoa egiten duten merkatuko produktuak identifikatzen eta ezagutzen laguntzen digute.
Merkatuan eskaintza zabala dago eta publizitatea engainagarria da batzuetan. Horiek horrela, etika ekologikoek bermatzen dute produktuak ingurumena babesteko irizpide zorrotzak betetzen dituela eta, aldi berean, informazioa ematen digu produktuak erkatzeko eta ingurumenaren ikuspegitik onenak direnak aukeratzeko.