Sopelako Udala - SOPELAKO HONDARTZAK

SOPELAKO HONDARTZAK

SOPELAKO HONDARTZAK

Sopelak 3 hondartza ditu, udalerriko erakargarri turistikoetako bat direnak. Barinatxe, Arriatera-atxabiribil eta Meñakoz hondartzek milaka lagun erakartzen dituzte urtero Sopelara, udan ez ezik, urte osoan zehar surf egiteko.

Baina hondartzak gune sentikorrak dira ingurumenaren aldetik, eta gure jokabideak bereziki arduratsuak izan behar du ingurune horretan. Hondakinak hondartzara eramatea saihestu behar dugu, eta lehentasuna eman behar diogu kantinplorak edo fianbrerak erabiltzeari. Azkenean hondartzan hondakin bat bota behar badugu, zakarrontzi egokian utzi beharko dugu BETI. 

Uraren kontsumo arduratsua egitea ere garrantzitsua da. Sopelako hondartzetako kontsumoak gora egiten du urtero, eta 2020an erabiltzaile bakoitzeko 18-60 litro kontsumitzen ziren.

Hondartzak ere interes bereziko inguruak dira biodibertsitateaz ari garenean. Garrantzitsua da gogoratzea erabat debekatuta dagoela Barinatxeko dunetan eta Ingestako itsaslabarretan mugatutako eremuetatik ibiltzea. Eremu horiek bereziki kalteberak diren flora eta faunako habitatak eta espezieak kontserbatzeko guneak dira.

Esteka honetan ARRIATERA-ATXABIRIBIL HONDARTZAKO AZKEN INGURUMEN ADIERAZPENA deskarga dezakezu. Bertan ingurumen arloko informazio asko kontsulta daiteke. Horretarako HEMEN SAKATU

Guztion artean, hondartzara egiten dugun bisita segurua izan dadin eta ingurunean inpaktu txikiagoa izan dezan eragin dezakegu.

HONDARTZAK SEGURTASUNEZ BISITATZEKO GOMENDIOAK 2021