SOPELAKO HONDARTZAK
- Azken eguneraketa: 2021eko ekainaren 04a
- Bisitak: 46885
SOPELAKO HONDARTZAK
Sopelak 3 hondartza ditu, udalerriko erakargarri turistikoetako bat direnak. Barinatxe, Arriatera-atxabiribil eta Meñakoz hondartzek milaka lagun erakartzen dituzte urtero Sopelara, udan ez ezik, urte osoan zehar surf egiteko.
Baina hondartzak gune sentikorrak dira ingurumenaren aldetik, eta gure jokabideak bereziki arduratsuak izan behar du ingurune horretan. Hondakinak hondartzara eramatea saihestu behar dugu, eta lehentasuna eman behar diogu kantinplorak edo fianbrerak erabiltzeari. Azkenean hondartzan hondakin bat bota behar badugu, zakarrontzi egokian utzi beharko dugu BETI.
Uraren kontsumo arduratsua egitea ere garrantzitsua da. Sopelako hondartzetako kontsumoak gora egiten du urtero, eta 2020an erabiltzaile bakoitzeko 18-60 litro kontsumitzen ziren.
Hondartzak ere interes bereziko inguruak dira biodibertsitateaz ari garenean. Garrantzitsua da gogoratzea erabat debekatuta dagoela Barinatxeko dunetan eta Ingestako itsaslabarretan mugatutako eremuetatik ibiltzea. Eremu horiek bereziki kalteberak diren flora eta faunako habitatak eta espezieak kontserbatzeko guneak dira.
Esteka honetan ARRIATERA-ATXABIRIBIL HONDARTZAKO AZKEN INGURUMEN ADIERAZPENA deskarga dezakezu. Bertan ingurumen arloko informazio asko kontsulta daiteke. Horretarako HEMEN SAKATU
Guztion artean, hondartzara egiten dugun bisita segurua izan dadin eta ingurunean inpaktu txikiagoa izan dezan eragin dezakegu.
HONDARTZAK SEGURTASUNEZ BISITATZEKO GOMENDIOAK 2021
- Bizkaiapp plataforman hondartzaren okupazio-maila kontsultatzea gomendatzen da, pilaketak saihesteko.
- Hondartzaz gozatu ahal izateko, gehienez 3 orduko egonaldiak egitea gomendatzen da.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa da barruko espazio guztietan (komunak, Sopelbus, surf eskolak), bai eta hondartzan paseatzeko eta hareatzara sartzeko eta bertatik irteteko joan-etorrietan ere.
- Bainugela publikoetako edukiera mugatua izango da. Aldagelak eta barruko dutxak itxita egongo dira. Langileen jarraibideak bete behar dira uneoro.
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren argibideei jarraituz, zakarrontzi guztiak hareatik kanpo izango dira, hareatzetarako sarbideetan.
- Hondartzetan lan egiten duten surf eskolek kontingentzia planak dituzte COVID19ren aurrean. Gozatu arduraz eta bete zentro horietako arduradunek ematen dizkizuten jarraibideak.