Zu hemen zaude: Hasiera IRAUNKORTASUNA Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Aste Berdea-1
Ekimena, astelehenean hasiko da, maiatzak 30 eta ekainaren 5ean bukatuko da. Helburua, herritarrak kontzientziatzea da, ingurumena errespetatzeak eta jasangarritasuna sustatzeak duten garrantziaz jabetu daitezen.

Antolatutako ekintzen artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Pasa den abenduan, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dira.

Datorren astelehenean, maiatzak 30, aurtengo Uribe Kostako Aste Berdea jarriko da martxan. Ekimena, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatua da, Sopelako Udalaren laguntzarekin besteak beste. Zazpi egunez, Sopelan, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen, ingurumenarekin zein jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait jarduera burutuko dira. Astea ekainaren 5ean bukatuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Jarduera guztien helburu nagusia, jasangarritasuna sustatzea da gure egunerokotasunean.

Jarduerak:

• Maiatzaren 30ean: bideo foruma, ikastolan

• Maiatzaren 31n: hondakin lantegietara bisitaldia, Mankomunitateko politikarientzat.

• Ekainaren 1ean: bideo foruma, ikastolan

• Ekainaren 2an: eskola agenda 21eko udal foroa

• Ekainaren 2an: pasta ekologikoa prestatzeko ikastaroa, Urdulizen. Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

• Ekainaren 5ean: mendi martxa erraza, 6 km koa (Sopelatik Berangora). Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

Esan bezala, Aste Berdea antolatuz, gizartea sentiberatu nahi da eta ulertarazi Lurra bakarra dela eta zaindu behar dugula.

2015eko abenduan, Sopelan eta Berangon izandako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen 6km-ko Mendi Martxa

Antolatu diren ekintza guztien artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Izan ere, pasa den abenduaren 27 eta 28an, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen ibilbide bat diseinatu baita.

Hala, Uribe Kostako mankomunitatearen helburua, sugarrek suntsitutako ondare naturalaren garrantzia ezagutzera ematea da besteak beste.

Irteera ordua: 10:00etan Urgitxieta plazan (Larrabasterra). 09:30etatik 09:55etara, martxa hasi baino lehen, azken inskripzioak egiteko tarte bat egongo da.

Bukaeran: indarrak berreskuratzeko Berangoko frontoian jan-edana egongo da, metro ondoan, etxera bueltatzeko gogoekin daudenentzat eta Berangoko Ardo Eguna aurrez aurreko espaloian festa gogoekin dagoenarentzat.

Jan-edana: partaide azkarrenentzat, 11:15etan martxan jarriko dugu. Gutxi gora behera, 12:30etan amaituko da, azken partaideak heltzen direnean.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak udalerriko auzotarren laguntza eskatu du, tamaina handiko hondakinak bide publikoan lagatzerakoan, udalerriko hainbat tokitan gertatzen ari diren deskontrol puntualak saihesteko. Zerbitzuren erabileraren azken kasu desegokia Loiola Ander Deuna kalean gertatu da, orain egun batzuk,bertako bizilagun batek etxeko hainbat tresna kalean utzi eta zerbitzua neurriz kanpo erabiliz....
article thumbnailGaur eman saio hasiera 2020-2021 ikasturteko Eskola Agenda proiektuari Iberre institutuan. Ekogune Uribe Kosta Mankomunitateko ingurumen sailak lagunduta, erronka handiari egingo diote aurre: institutuan eta Sopelan plastikoen erabilera murriztu. Dagoeneko ekoordezkariak inkestak prestatzen ari dira, haien klasekideen artean plastikoaren erabilera ezagutzeko. Ikasturte osoan zehar ekintzak...
Sopela konpostaiarekin bat
2020eko abenduaren 03a
article thumbnailBa al dakizu zer den konpostaia, eta uste al duzu urratsa emateko unea heldu dela? Ekoarduratsua izan nahi duzu, eta zure hondakin organikoak etxean kudeatu nahi? Entzun al duzu gai horri buruz hitz egiten, eta ez dakizu nondik hasi? Sopelako udalean lagundu nahi zaitugu! Non egingo zenuke konpostaia? Zer hondakin botako zenuke? Inoiz konpostagailua izan duzu? Zer nolako esperientzia izan...
article thumbnail  Sopelako Udalak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak prebenitzeko 2020ko Europako Astea ospatzeko antolatu duen kanpainarekin. Aurten, modaren iraunkortasunari buruzko kontzientziazioari buruz arituko da, “Etorkizuna janzten” lemapean. Azaroaren 30etik abenduaren 7ra bitartean, Udaletxeko plazan totem bat jarriko da, gaur egungo moda-kontsumoaren ereduak ingurumenean duen eraginari...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia