Aktibatu + programa
- Bisitak: 15177
Helburua
Honako hauek dira Aktibatu + ekimenaren helburuak: parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa % 5 gutxitzea, etxeetan energia eta ur kontsumoa % 5 murriztea, hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera % 12 handitzea eta CO2 igorpenak % 7 gutxitzea.
Horrelako ekimenak oso onuragarriak dira ingurumenarentzat, Bizkaiarentzat eta planeta osoarentzat eta, gainera, familien aurrekontuak hobetzen dituzte. Etxeko gastuetan % 10erainoko aurrezpena lor daiteke, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain.
NOLA PARTE HARTU?
Doakoa da eta programako eskuliburu eta galdera-sortei esker etxeko gastuetan dirua aurreztea lortuko dute, kontsumo-ohiturak aldatuz. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere bilakaera aztertu ahalko du.
Parte hartu nahi duten etxebizitzek hurrengo estekara jo dezakete: http://www.bizkaia21.net/interior.asp?idpagina=170&idioma=eu, bere udalerria aukeratu edo bestela , www.bizkaia21.net, web gunean Aktibatu+ atala sakatuz.
Gainera, programa burutzen duten pertsonek sari ederrak irabazteko aukera izango dute: Ipad bat, Orbea bizikleta, egonaldia landetxean, liburu sortak, bisita gidatu bereziak …
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Aktibatu + programa lau arlo nagusiz osatuta dago: ura, energia, erosketa-hondakinak eta mugikortasuna. Gai bakoitza hiru astez lantzen da, era praktiko eta erraz batean. Beraz, programak hiru hilabete irauten du, izena ematen den egunetik aurrera.