Zu hemen zaude: Hasiera Garbigunea

Garbigunea

garbigune

GARBIGUNE

1.- Zer dira Garbiguneak?

Behar dan moduan batu eta tratetan ez diran hondakinak zabortegi kontrolatuetara eroaten dira, eta ez dira ezelan be ustiatzen. Arazo horri aurre egiteko asmotan, garbiguneak sortu ziran.

Garbiguneak etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hur ipini dira eta. Era berean, uritarrentzako doako zerbitzua be bada, eta berziklau, berrerabili edo balorizau egin leitekezan materialak ixten ditue bertan.



2.- ¿Zergaitik Garbigunek?

Zabor larregi sortzen dugu: lagun bakoitzak kilo bat baino gehiago, egunero. Edozein modutan ere, sortutako zabor horretatik zati handi bat berriro erabil daiteke edo, bestela, errezikla daiteke. Hori, neurri handi batean, gure esku dago.

Zaborraren balio materiala aprobetxatuz gero, ingurumenaren egoera ere hobetu egiten da gure ingurumarian. Erreziklatzen laguntzen dugunean, ingurumena babesten dugu.

Zaborra gehitzeko joera dago, era joera hori hautsi behar da
Zabortegi kontrolatuetara hainbar zabor eramaten da, eta zaborkopuru hori urritu beharra dago.
Zaborraren balio materiala eta energetikoa aprobetxatu behar dira. Kutsadura gutxiago eragin behar dugu.
Lehengaiak eta energia aurreztatu behar ditugu

3.- Garbiguneen helburuak

Erraz berzikletan diran hondakinen ustiapen eta balorizazino materiala lortzea, energia aurrezteko eta zabortegi kontrolatuetan itxi beharreko hondakinen kopurua murrizteko.
Tamainu handiko hondakinen kontrol bako isurketa gitxitzea.
Uritarrak ingurumenaren babesaren inguruan prestetea eta kontzientzietea.
Eremu, mankomunidade eta/edo eskualde bateko hondakinak

4.- Garbiguneen ordutegiak

* Astelehenetik barikura: goizean, 9:00-13:30 eta arratsaldean, 15:30etik 18:00etara.
* Zapatuetan: goizean, 9etatik 13:30era.
* Domekan: Barakado, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtzin baino ez 9:00etik 13:30era


5.- Kontaktua

Zerbitzua hobetzen laguntzeko edozein ideia edo proposamen jakinarazo ahal dezakezue zure iradokizunak posta elektronikos bialdu helbide honetara:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Nahi baduzu edozein Garbigunetan aurkitu dezakezun kupoia bete ezazu kontsultako tema idatziz.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. ...
article thumbnailOstegunean, uztailak 25 eta asteazkenean, uztailak 31, Santiago eta San Inazio Deuna direla eta, Garbikerrek kudeatzen dituen 23 garbiguneak itxita egongo dira. Barkatu neurri hauek sortutako eragozpenak.
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia