"aUKera ON" Uribe Kostako bigarren eskuko 9. merkatua Sopelan, urriaren 4an

Urriaren 4an "aUKera ON" Uribe Kostako bigarren eskuko 9. merkatua ospatuko da Sopelako Jauregizar plazan. Bertan, sopeloztarrek eta eskualdeko herritarrek bigarren eskuko hamaika produktu topatuko dituzte. Izan ere, gaur egungo kontsumo ohiturak direla eta, sarritan baztertuta uzten ditugu oraindik ere balioa duten objektuak. Mota honetako merkatuen bidez, hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabiltzeko aukera dugu. 

IZEN EMATEA

Salmenta-postu batean parte hartu ahal izateko, "IZENA EMATEKO ORRIA" bete behar da, inprimakia www.uribekosta.org helbidean argitaratuta dago.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo truke‑postuetan.

Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik,www.aUKeraon.net orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.

Epeak:

Izena emateko: irailaren 20 arte

Parte‑hartzaileen zerrenda argitaratzeko:  irailak 26

Izena emateko moduak:

  1. Posta elektronikoa:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  2. Faxa: 94 676 28 72
  3. Posta arrunta, edo bertara joateko: Gatzarriñe 4, 48600 Sopela

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Informazio gehiago eta izen-emate orria:

 http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/berria/aukera-on%E2%80%9D-uribe-kostako-bigarren-eskuko-9-merkatua