Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zorionak, Sopela! Arriatera-Atxabiribil hondartzak EMAS ziurtagiria lortu du!

Zorionak, Sopela! Arriatera-Atxabiribil hondartzak EMAS ziurtagiria lortu du!

Sopelako Udalak EMAS ziurtagiria (Ekokudeaketa eta Ekoikuskaritzaren Araudia) lortu du Arriatera-Atxabiribil hondartza sopeloztarrean. EMAS egiaztagiria Europa mailako ingurumen arloko ziurtagiririk gorenena da. Europar Batasuneko araudi boluntario bat da, eta bertan Ingurumen Kudeaketa Sistema bat martxan jarri duten eta ingurumen arloan etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeen lana aitortzen da, ikuskaritza independienteen bidez.

Ziurtagiria lortzeko lehenengo urratsa otsailaren 5ean eman zen. AENOR enpresak ingurumen ikuskaritza egin zuen Sopelako Udalean, eta honako irizpideak hartu ziren kontuan: ingurumen arloko araudia eta bere betetze-maila udalerrian, arlo honetako komunikazioa eta parte-hartzea, ingurumen arloko kudeaketa-prozesuen azterketa,

edalontzi berrerabilgarrien sistema hondartzetako lokaletan, udalerriko umeei geologia ezagutzera emateko tailerrak, edo ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagirietan agertzen diren bestelako ingurumen-ezaugarriak.

Lehenengo urrats hau egin eta baieztapena eskuratu ostean, Udalak bigarren baieztapena lortu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eskutik.

Sopelako Udalak lehenengo aldiz abiatu du EMAS ziurtagiria eskuratzeko prozesua. 2005. urtean Arriatera-Atxabiril hondartzan ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak eskuratu zituen, eta bederatzi urtez eskuratu izan du. Orain arte, Bakioko hondartzak bakarrik lortu du EMAS erregistroan parte hartzea Bizkaian.

Azken hiru urteotan Sopelako Udal Gobernuak hainbat ekimen abiatu ditu ingurumen politika indartzeko eta garapen jasangarria bultzatzeko: Urko paduraren berreskuratze-ekologikoa, apo lasterkariaren babesa, bidegorri-sarea handitzeko asmoa (Gatzarriñe kalean eta Atxabiribil kalean), argiteria aldaketarekin lortu den eraginkortasun energetikoa, SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak egindako lana e.a. EMAS ziurtagiriaren lorpena testuinguru horretan kokatu behar dugu.

Sopelako Udal Gobernuak norabide horretan lanean jarraitzeko asmoa du hurrengo hilabeteetan (Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokorrean jasoko diren hirigintza planeamendu berriak, udalerrian egoera kaskarrean dauden beste inguru batzuk berreskuratzeko proiektuak e.a.).

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailMartxoan herritarrei eskatu zitzaien altzaririk eta bolumen handiko hondakinik ez botatzeko, zabor-bilketako langileak eskaintzen ari ziren  zerbitzu bereziengatik, hala nola, desinfektazio zerbitzuak koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Hala, Udalak hurrengoa jakinarazten du: Astelehen goizetan, altzarien eta tamaina handiko hondakinen bilketa berriro aktibatuko da. Maiatzaren 10etik...
article thumbnailKoronabirusaren hedatzearen ondorioz bizitzen ari garen egoera berezia dela eta, Sopelak Udalak bidegorriak eraikitzeko martxan jarritako txapelketan jasotako ideiak jasotzeko epea zarratu du, eta hauen ebaluazioa eta publikazioa ere atzeratu egin behar izan du. Txapelketa, bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko helburuarekin antolatu zen.  Zentzu honetan, Udalak proposamenak aurkeztu...
article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia