Maiztasun gehiago Sopelbusean udako ordutegiagaz


UDAKO ORDUTEGI OSOA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

Sopelbusak, Sopelako auzoak metro geltoki eta hondartzekin lotzen duen autobusak, udako ordutegia izango du bihartik aurrera. Ekainaren 15etik irailaren 14era arte, Sopelbusak maiztasun berriak izango ditu.

Aurten, iaz bezala, autobusak ordutegi jarraia izango du: hau da, autobusa lanean ibiliko da 07:00etatik 20:00ak arte, eguerdian atseden hartu barik.

Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 09:30etara ohiko neguko ordutegia eskainiko da, Atxabiribll eta Arriatera hondartzak Larrabasterrako metroagaz lotuz (08:00etatik 09:30etara ere Osasun Zentroan, Eleizan, Urbaso tabernaren aurrean, Egoitzan eta Haurreskolan ere geldituko da).

Udako ordutegian, berriz, egunero (asteburuak barne) 10:00etatik 20:00etara, sopeloztarrek eta bisitariek autobus bi izango dituzte eskura. Lehenengoa Larrabasterratik urten eta Arriatera hondartzara helduko da, eta bigarrena Egoitzetik urten eta Atxabiribileko aparkalekura helduko da, ordu erdiko maiztasunagaz. 

Bidai bakoitzak 0,70 euroko kostua izango du, baina 10 euroko bonoa erosteko aukera egongo da 5 euroren truke (turismo bulegoetan salgai).

Info +: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. 94 406 55 19