Europa mailako ingurumen ziurtagiri gorena (EMAS) lortzeko urrats bakarra falta zaio Arriatera-Atxabiribil hondartzari

Sopelako Udala EMAS ziurtagiria (Ekokudeaketa eta Ekoikuskaritzaren Araudia) lortzeko zorian dago Arriatera-Atxabiribil hondartza sopeloztarrean. EMAS egiaztagiria Europa mailako ingurumen arloko ziurtagiririk gorenena da. Europar Batasuneko araudi boluntario bat da, eta bertan Ingurumen Kudeaketa Sostema bat martxan jarri duten eta ingurumen arloan etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeen lana aitortzen da, ikuskaritza independienteen bidez.

Ziurtagiria lortzeko lehenengo urratsa otsailaren 5ean eman zen. AENOR enpresak ingurumen ikuskaritza egin zuen Sopelako Udalean, eta honako irizpideak hartu ziren kontuan: ingurumen arloko araudia eta bere betetze-maila udalerrian, arlo honetako komunikazioa eta parte-hartzea, ingurumen arloko kudeaketa-prozesuen azterketa,

edalontzi berrerabilgarrien sistema hondartzetako lokaletan, udalerriko umeei geologia ezagutzera emateko tailerrak,edo ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagirietan agertzen diren bestelako ingurumen-ezaugarriak.

Lehenengo urrats hau egin eta baieztapena eskuratu ostean, Udalak bigarren baieztapena lortu behar du oraingoan, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eskutik. Eusko Jaurlaritzak baieztapena egin ostean, Arriatera-Atxabiribil hondartzak EMAS erregistroan parte hartuko luke.

Sopelako Udalak lehenengo aldiz abiatu du EMAS ziurtagiria eskuratzeko prozesua. 2005. urtean Arriatera-Atxabiril hondartzan ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak eskuratu zituen, eta bederatzi urtez eskuratu izan du. Gaur egun, Bakioko hondartzak bakarrik lortu du EMAS erregistroan parte hartzea Bizkaian.