Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Tuppersong - Sopelan tupperra kalera! Ez galdu BIDEOA!

Tuppersong - Sopelan tupperra kalera! Ez galdu BIDEOA!

Herriko komertzioetan tupperraren erabilerari bultzada emateko asmoz, ekimen oso originala egin du SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak: Tuppersong! Gaztetxoen artean pil-pilean dagoen “Cupsong” abestia du oinarri: “cupsong” Anna Kendrick aktore eta kantariak sortu zuen, edalontzi batekin erritmo eta doinu bat eginez, mundu osoan arrakasta lortuz. Sopelan, gure bertsio propioa egin dugu Iberre Institutuko eta Ander Deuna Ikastolako ikasle eta irakasleen laguntzaz, eta edalontziak erabili beharrean, tupperrak erabili ditugu.

Grabaketa bi egin ziren Ander Deunan eta Iberren, eta bertan 150 ikasletik gora ibili ziren tupperrekin abestia eginez, espazio ezberdinetan: gimnasioan, patioan, informatika gelan, jangelan e.a. Horrez gain, jatorrizko letra aldatu eta “tuppersong”-aren moldaketa egin dugu, letra propioarekin, eta Berangoko Grabasonic estudioetan grabatu genuen.

BIDEOA IKUSI GURA BADUZU EGIN KLIK HEMEN

Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi!

Tuppersong-aren letra:

Eguzkiaren lehen izpiak

jo du iratzargailuak

egun ederra dugu aurrean

baina ez dago ezer etxean

banoa arraindegiraaa

 

Sopelan

tuperraaaaaa

atera ezazu kaleraaaa

gazte, ume eta zaharrak,

batu ditzagun indarrak,

dendetatik sukalderaaaa

 

Solomo, pernila, patatak,

beteko zaigu sabela

nork egingo du harrikoa?

garbitzea ez da nahikoa

berrerabili tupperra!

 

Sopelan

tuperraaaaaa

atera ezazu kaleraaaa

gazte, ume eta zaharrak,

batu ditzagun indarrak,

dendetatik sukalderaaaa

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia