Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondakinen mahainguruak interesa piztu du sopeloztarren artean

Hondakinen mahainguruak interesa piztu du sopeloztarren artean

Bere lehenengo urteurrena ospatzeko, SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak hondakinen arazo eta konponbideei buruzko mahaingurua antolatu zuen atzo, martxoak 26. Hitzordura hainbat auzokide gerturatu ziren, batik bat herriko elkarteetako kideak eta gai honetan interes berezia duten bizilagunak. 

Lehenik eta behin, SHK-ko kideek kontseiluaren aurkezpena egin zuten: orain arte zer nolako ekimenak burutu dituzten, nork osatzen duen, zeintzuk diren bere helburu nagusiak e.a. Era berean, arlo honetan Sopelak dituen datu kezkagarriak ere azaldu zituen: birziklatze-tasa baxua e.a.

Hasierako aurkezpenaren ostean, hizlarien txanda heldu zen. Fernando Mijangos EHUko irakasleak hartu zuen hitza lehenengoz, berak zuzentzen duen hondakinen kudeaketaren inguruko masterraren nondik norakoak azaltzeko. Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Patzuergoko kideak, berriz, Gipuzkoak bultzatu duen hondakinak kudeatzeko eredua azaldu zuen. Azkenik, Roberto Galdos Ekologistak Martxan taldeko kideak Bizkaiko eredua azaldu zuen.

HIZLARIEN AURKEZPENAK DESKARGATU GURA BADITUZU EGIN KLIK HEMEN

Halaber, formakuntza sustatzen jarraitzeko asmoz, SHK-k irteerak antolatzen jarraituko du hurrengo hilabeteetan. Apirilaren 5ean Usurbilera bisita irekia antolatu dute: 07:15ean urtengo da autobusa San Pedro eliza aurreko markesinatik, eta eguerdian bueltan izango da. Izen emateak (debalde): E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia