Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondakinen arazo eta konponbideei buruzko mahaingurua martxoaren 26an

Hondakinen arazo eta konponbideei buruzko mahaingurua martxoaren 26an

Urtebete igaro da jada SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua lanean hasi zenetik. Kontseilua herriko elkarte eta alderdi politikoek osatzen dute, eta hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko asmoz, hainbat kanpaina abiatu ditu, beti ere hiru R-en filosofian oinarrituz: gutxitu, berrerabili eta berziklatu.

Filosofia honen baitan egon dira, besteak beste, herriko komertzioetan tupperra erabiltzeko kanpaina, hondartzetako tabernetan edalontzi berrerabilgarriak sustatzeko egitasmoa, herri-bazkarietan plater berrerabilgarriak erabiltzeko ekimena e.a.

Era berean, Kontseiluaren helburuetako bat herritarren artean hondakinen inguruko formakuntza sustatzea izan da. Erronka horri helduta, eta urtemuga hau ospatzeko asmoz, martxoaren 26an 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinen inguruko mahaingurua antolatu da.

Aipatu mahainguruan hondakinen kudeaketan adituak diren hainbat lagunek parte hartuko dute. Helburua gaia aurreiritzi barik lantzea da, Sopelako datuak ezagutuz eta herritarren artean ere hausnarketa eta eztabaida piztuz.

Lehenik eta behin, Kontseiluko kideek SHK-ren aurkezpen labur bat egingo dute, egindako lana eta helburuak azalduz. Gainera, hiru R-en filosofia zertan datzan ere azalduko dute, eta Kontseiluak horren gainean zelan egin duen lan.

Aurkezpenaren ostean, Sopelako gaur eguneko datuak azalduko dira: zenbat hondakin sortzen den, zer nolako birziklatze-tasa dugun herrian, beste udalerri batzuekiko konparaketa e.a. Hau da, Sopelak gaur gai honetan duen egoera ezagutu ahal izango dugu.

Sarrera honen ostean, mahainguruaren txanda helduko da, honako partehartzaileekin:

-       Fernando Mijangos (EHUko irakaslea) Hondakinen kudeaketa eraginkorra eta ereduen arteko konparaketa.

-       Ainhoa Intxaurandieta (Gipuzkoako Hondakinen Patzuergoa): Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua.

-       Roberto Galdós (Ekologistak Martxan): Hondakinak kudeatzeko Bizkaiko eredua.

Azken asteetan, Sopelako Udala harremanetan egon da Bizkaiko Foru Aldundiarekin, mahainguruan euren parte-hartzea ere konfirmatzeko, euren kudeaketa sistema ezagutzeko asmoz, baina azkenean ez da posible izan euren presentzia izatea.

Irteerak Usurbil eta Zabalgarbira      

Halaber, hurrengo hilabeteetan SHK-k hainbat irteera antolatuko ditu zuzen-zuzenean hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak ezagutzeko asmoz. Azken hilabeteetan Artigaseko zabortegia eta Garbikerren Zornotzako Edukiontzien Gunea bisitatu dituzte.

Apirilaren 5ean Kontseilua Usurbilera joango da atez ateko bilketa sistema ezagutzera. Bisitan auzokideek parte hartzeko aukera izango dute. Autobusa debalde izango da eta goizeko 07:15ean irtengo da San Pedro eliza aurreko markesinatik. Bisitan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik bisita ematea, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean, apirilaren 4an 12:00ak baino lehen, edo autobusean lekua amaitu arte.

Maiatzean, bestalde, SHK-k Zabalgarbiko azpiegiturak bisitatuko ditu.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailMartxoan herritarrei eskatu zitzaien altzaririk eta bolumen handiko hondakinik ez botatzeko, zabor-bilketako langileak eskaintzen ari ziren  zerbitzu bereziengatik, hala nola, desinfektazio zerbitzuak koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Hala, Udalak hurrengoa jakinarazten du: Astelehen goizetan, altzarien eta tamaina handiko hondakinen bilketa berriro aktibatuko da. Maiatzaren 10etik...
article thumbnailKoronabirusaren hedatzearen ondorioz bizitzen ari garen egoera berezia dela eta, Sopelak Udalak bidegorriak eraikitzeko martxan jarritako txapelketan jasotako ideiak jasotzeko epea zarratu du, eta hauen ebaluazioa eta publikazioa ere atzeratu egin behar izan du. Txapelketa, bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko helburuarekin antolatu zen.  Zentzu honetan, Udalak proposamenak aurkeztu...
article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia