Sopelako Udala - Sopela, haustura hidrauliko edo 'fracking'-aren kontrako herria
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela, haustura hidrauliko edo 'fracking'-aren kontrako herria

Sopela, haustura hidrauliko edo 'fracking'-aren kontrako herria

Sopela fracking gabeko herri izendatzea onartu du Sopelako udal bilkurak, gehiengo osoz. Alkatetza duen Bildu udal talde politikoak aurkeztu zuen proposamena, eta ez zuen kontrako botorik jaso: Bilduk (7) eta EAJk (7) alde bozkatu zuten, eta PSE-EE (2) eta PP (1), berriz, abstenitu egin ziren.

Aipatu mozioan aipatzen denez, Sopelako Udalak adierazten du, argi eta garbi dagoela gas ez-konbentzionalaren prospekzioak edo erauzketa haustura hidraulikoaren edo fracking-aren bidez egitearen aurka.

Sopelak fracking gabeko herria dela eta gasa erauzteko teknika honen aurkako jarrera adierazten du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari fracking-arekin lotutako baimen guztiak eten ditzatela eskatzen dio. 

UDALBATZAREN AKORDIOA ETA EZTABAIDA IKUSTEKO (BIDEOA) EGIN KLIK HEMEN.

 

Mozioak onartutakoa hitzez hitz:

Sopelako Udalak gas ez-konbentzionala lortzeko erabiltzen den frackingaren aurkako jarrera adierazi nahi du.

 

Frackinga edo haustura hidraulikoa, lurrazpian, 2.000 metro baino sakonera handiagoetan dauden harri-geruzak hausten datza. Horretarako, putzu bat zulatzen da harri-formazioetan, bertatik altzairuzko hodi bat sartzeko. Gero lehenkari-karga txikiak txertatzen dira, lurrazpiko harkaitzetan pitzadurak sortzeko, ondoren, presio handiko fluido bat injektatuz. Fluido horren %98a ura da eta beste %2a hainbat produktu kimikoz osatua dago. Putzuan zimentuzko estalgarri bat ere injektatzen da hodia osatzen duten atal desberdiak itxita eta elkarri lotuta gera daitezen. Zenbat eta handiagoa izan sakonera berme gutxiago izango du estaldurak eta hoditik txertatutako fluidoek lurrazpiko akuiferoak hutsatzeko gero eta aukera gehiago izango da.

 

Bestalde, txertatutako fluidoaren portzentaje handi bat (%80ra iritsi daitekeena) lurrazalerara itzultzen da, hondakin-kudeaketa arazoa sortuz.

 

Europako Legebiltzarreko txosten batek haustura hidraulikoa errefusatzen du, ikerketa eta gas erauzketarako teknika gisa.

 

Txosten horretan teknika horrek eragin ditzakeen kalteak adierazten dira: isuri kutsagarriak atmosferara, lurrazpiko urak isuritako fluido edo gasen ondorioz kutsatzea, haustura-likidoen isurketak eta hustuketa deskontrolatuak eta 600 osagai kimiko baino gehiago erabiltzen direla gas naturala askatzeko.

 

Haustura hidraulikoak eragin ditzakeen kalteak ikusita, Frantziak, Holandak, Bulgariak eta Kanadak debekatu egin dute euren lurralde osoan. Erresuma Batuak geldiarazi egin du C uadrilla Resources enpresaren ustiaketa lurrikarak eragiten zituelako.

 

Kantabria, Gaztela-Leoi eta Euskadiko Udal ugaritan, ikerketa baimenak euren eremuan eragina izan zein ez, frackingaren aurka agertu dira, euren autonomi erkidetako gobernuei emandako baimenak etetea eskatu dietelarik.

 

Laburbilduz, zalantzan jarri da teknika hau ezarri den tokietan, ingurunean eragiten dituen kalteengatik, edateko ura kutsatu delako, gertakari sismikoak egon direlako eta pertsonen, animalien eta landarediaren biziarentzako arazoak sortu direlako.

 

Ezin dugu ahaztu bestalde, erregai fosilen bidez energia lortzeko inbertsioak sustatzeak energia berriztagarrien garapena galga dezakeela eta atzerapausua eragin dezakeela klima-aldaketaren aurkako borrokan.

 

Hidrokarburoen industriak gure eskualdean ere badihardu lurzoruak bilatzen. Industria, Turismo eta Merkataritza nministeritzak baimena eman dio Frontera Energy Corporation, S.L. Enpresari, Sopelatik Bermeora arteko kostaldeko eremu zabal bateko lur azpian hidrokarburo-pilaketarik dagoen iker dezan.

 

"Geminis" izendatu duten proiektu honek itsasoko eta lehorreko hainbat eremu barnebiltzen ditu, guztira 47.940 hektarea hartzen dituelarik. Baimenak sei urteko indarraldia du. Lehen lauak aldez aurretiko ikerketak eta azterketa geologikoak egiteko erabiliko dira. Azken urte bietan ustiapenaren bideragarritasuna aztertzeko esplorazio-sundaketa bat egingo litzateke.

 

Ministeritzaren baimena lortu duten lan hauek kalte oso larriak eragin ditzakete ingurumenean, kalte biologikoak zein geologikoak, habitatean larriki erabinez, baita eskualde osoan bizi garenon osasunean eta segurtasunean ere.

 

Hau guztia dela-eta, Udalbatzak, honako hau onartzen du: AKORDIOA

 

1.-     Sopelako Udalak adierazten du, argi eta garbi dagoela, gas ez-konbentzionalaren prospekzioak edo erauzketa haustura hidraulikoaren edo frackinaren bidez egitearen aurka.

 

2.-     Sopelak fracking gabeko inguru dela eta gasa erauzteko teknika honen aurkako jarrera adierazten du.

 

3.-     Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzea, frackingarekin / haustura hidraulikoarekin lotutako baimen guztiak eten ditzatela.

 

Halaber, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari akordio honen berri ematea ere adosten da.

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia