Sopelako Udala - Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker

Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker

 


Ingurumena errespetatzea eta ingurunea zaintzea Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak haurtzarotik sustatu nahi dituen baloreak eta ohiturak dira. Helburu horrekin, apirilaren 26an, asteartea, "UK Argi eta Garbi" aktibatu da, eskualdeko ikastetxeetan garatzen joango den proiektua, ikasleak ondo birziklatzearen eta hondakinak murriztearen garrantziaz jabetzeko eta materia organikoa konpostatzeko bosgarren edukiontziaren erabileran arreta berezia jartzeko.

Ikastetxe bakoitzean ingurumen-hezkuntzako tailerrak egingo dira, bakoitza haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako maila bakoitzerako egokituta eta diseinatuta. Hezkuntza-tailer horien bidez, haurrekin gaitasun hauek landu nahi dira, besteak beste:

Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetan. Kanpaina apirilaren 26an hasi da, eta azarora arte luzatuko da, beheko kronograman ikus daitekeen bezala:

 

IKASTETXEA

TOTEMAK

ESKOLETANTAILERRAK

LEMOIZ

Apirilak25-maiatzak8

Apirilak26

ZIPIRIÑE-SOPELA

Maiatzak9 -22

Maiatzak18-19 -20

IESIBERRE-SOPELA

Maiatzak23-ekainak5

Maiatzak24

ANDERDEUNA-SOPELA

Ekainak6-19

Ekainak15 - 16

ELORTZA-URDULIZ

Irailak12 - 25

Irailak23

PLENTZIA

Irailak26-Urriak9

Irailak26 - 27

IESURIBEKOSTA-PLENTZIA

Urriak10- 23

Urriak21

GORLIZ

Urriak24-Azaroak6

Urriak24- 25

BERANGO-MERANA

Azaroak7 -20

Azaroak18

Gainera, tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak dituen Birziklapenaren Totem-ekin osatuko dira. Totem horiek bi astez egongo dira udalerri bakoitzean, eta tailerrak denbora-tarte horren barruan egingo dira.

Gogoratu totem horiek zurezko pallet berrerabiliak eta hautatutako hondakinak oinarri hartuta sortu direla, eta haien helburua herritarrei jakinaraztea eta zalantzak argitzea dela, hondakin mota bakoitza non, zein edukiontzitan utzi jakiteko. Gainera, Totem horretan agertzen den QR kodearen bidez, “Birziklatu Zalantzarik gabe” izeneko informazio-liburuxka (erantsia) deskargatu ahal izango da.