Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker
- Azken eguneraketa: 2022eko apirilaren 29a
- Bisitak: 3845
- “UK Argi eta Garbi” ekimenaren helburu nagusia Uribe Kostako ikastetxeetako ikasleek birziklatzeko edukiontziak behar bezala erabiltzen ikastea da.
- Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira azarora arte hondakinak murriztearen eta zaborrak behar bezala kudeatzearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin.
- Bereziki azpimarratuko da materia organikoa konpostatzeko bosgarren edukiontzia erabiltzea, betiere ikuspegi hezitzaile, didaktiko, dibertigarri eta berritzaile batetik.
Ingurumena errespetatzea eta ingurunea zaintzea Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak haurtzarotik sustatu nahi dituen baloreak eta ohiturak dira. Helburu horrekin, apirilaren 26an, asteartea, "UK Argi eta Garbi" aktibatu da, eskualdeko ikastetxeetan garatzen joango den proiektua, ikasleak ondo birziklatzearen eta hondakinak murriztearen garrantziaz jabetzeko eta materia organikoa konpostatzeko bosgarren edukiontziaren erabileran arreta berezia jartzeko.
Ikastetxe bakoitzean ingurumen-hezkuntzako tailerrak egingo dira, bakoitza haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako maila bakoitzerako egokituta eta diseinatuta. Hezkuntza-tailer horien bidez, haurrekin gaitasun hauek landu nahi dira, besteak beste:
- Ikasle bakoitzak sortzen dituen hondakinak ezagutzea.
- 5Rak ikastea eta barneratzea: baztertzea, murriztea, berrerabiltzea, konpontzea, birziklatzea eta erantzukizuna.
- Norbanako bakoitzaren sormen-gaitasunak garatzea.
- Ikastetxeko gainerako ikasleekin bateratzea, hondakinekin sortutako artelanak erakustean.
- Ingurumena hobetzeko norbanakoaren erantzukizuna nabarmentzea.
- Gizarteko kideen arteko lankidetzaren ezinbesteko beharra ulertzea, planetaren guztien onerako.
Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetan. Kanpaina apirilaren 26an hasi da, eta azarora arte luzatuko da, beheko kronograman ikus daitekeen bezala:
IKASTETXEA |
TOTEMAK |
ESKOLETANTAILERRAK |
LEMOIZ |
Apirilak25-maiatzak8 |
Apirilak26 |
ZIPIRIÑE-SOPELA |
Maiatzak9 -22 |
Maiatzak18-19 -20 |
IESIBERRE-SOPELA |
Maiatzak23-ekainak5 |
Maiatzak24 |
ANDERDEUNA-SOPELA |
Ekainak6-19 |
Ekainak15 - 16 |
ELORTZA-URDULIZ |
Irailak12 - 25 |
Irailak23 |
PLENTZIA |
Irailak26-Urriak9 |
Irailak26 - 27 |
IESURIBEKOSTA-PLENTZIA |
Urriak10- 23 |
Urriak21 |
GORLIZ |
Urriak24-Azaroak6 |
Urriak24- 25 |
BERANGO-MERANA |
Azaroak7 -20 |
Azaroak18 |
Gainera, tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak dituen Birziklapenaren Totem-ekin osatuko dira. Totem horiek bi astez egongo dira udalerri bakoitzean, eta tailerrak denbora-tarte horren barruan egingo dira.
Gogoratu totem horiek zurezko pallet berrerabiliak eta hautatutako hondakinak oinarri hartuta sortu direla, eta haien helburua herritarrei jakinaraztea eta zalantzak argitzea dela, hondakin mota bakoitza non, zein edukiontzitan utzi jakiteko. Gainera, Totem horretan agertzen den QR kodearen bidez, “Birziklatu Zalantzarik gabe” izeneko informazio-liburuxka (erantsia) deskargatu ahal izango da.