Sopelako Udala - Sopelako Udaleko eta Kiribile elkarteko ordezkariek Zarauzko Eraztun Berde Urdina ezagutu dute
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaleko eta Kiribile elkarteko ordezkariek Zarauzko Eraztun Berde Urdina ezagutu dute

Sopelako Udaleko eta Kiribile elkarteko ordezkariek Zarauzko Eraztun Berde Urdina ezagutu dute

Pasa den ostegunean Kiribile elkarteko, Sopelako Udaleko eta Uribe Kosta Mankomunitateko ordezkariak Zarautzen izan ziren, bertako Eraztun Berde Urdina bisitatu eta haren inguruko lehen eskuko informazioa jasotzera.

Sopelan gauzatu nahi den Eraztun Berdearen proiektuaren sorreran informazioa batzeko helburuarekin, Gloria Vazquez (PSE-EE) Agenda 21 eta Ingurumen zinegotziak Zarauzko EBU proiektua sortu zenetik emandako urratsen nondik norakoak, orain arte egindako lan guztiak eta etorkizunerako ditugun ideiak azaldu zizkien bertaratutako sopeloztarrei.

“Sopelan Eraztun Berde bat sortzeko dituzten ideiak plazaratu dizkigute. Bi herrien arteko ezaugarriak oso antzekoak dira eta esperientziak partekatzea oso interesgarria eta aberasgarria izan da”, adierazi du Vazquezek. Proiektuaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, Eraztun Berde Urdineko Arkamurka bide zirkularra egiteko aukera izan zuten. “Bisitariek oso ondo baloratu dute gure Eraztun Berde Urdina eta ideia asko atera dituzte euren proiekturako.  Argi dugu ideia hauek partekatu eta zabaldu egin behar direla”.

Kiribile, Sopelako natura-ondarea biodibertsitatea kontserbatzea eta hobetzea, eta ondare sozio-historikoan aniztasunaz jabetzea eta balioan jartzea helburu duen elkartea da. Iaz sortu zuen herritar talde batek eta geroztik bertako Udalarekin elkarlanean urrats ezberdinak ematen ari dira Sopelan Eraztun Berde bat sortzeko.

Topaketa hau lehen urratsa izan da bi herriak hurbiltzeko eta hemendik aurrera lankidetzak aurrera egingo du ingurumenaren zainketan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia