Sopelako Udala - Kiribile elkarteak Barinatxeko itsaslabarreko bi putzuak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak burutu ditu

Kiribile elkarteak Barinatxeko itsaslabarreko bi putzuak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak burutu ditu

Joan den otsailean, Sopelako Kiribile ingurumen-elkarteko boluntarioek Barinatxeko itsaslabarrean dauden bi putzuak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak egin zituzten, apo lasterkariaren habitat potentziala baita.

Anfibio horrek Aizkorriko hondartzan du populazioa, baina hazkuntzarako behar dituen tokien muturreko baldintzak direla-eta, Sopelakoa bezalako proiektuak ezinbestekoak izan daitezke epe ertainean bizirauteko.

Izan ere, Epidalea calamita espeziearen kostaldeko populazioa, galtzeko arriskuan dagoen espezie gisa sartu dira berriki Basafauna eta Itsas Landarediko Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoaren eguneratzean.

Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologoen argibideei jarraiki, Kiribilek egin zituen lanak honako hauek izan ziren: kanpoko landaredia kentzea, inguruan pilatutako hondakinak biltzea eta putzuaren barruan landaredia eskuz kentzea.

Enborrak ere jarri ziren inguruan, urlehortarren, odonatuen eta putzua koloniza zezaketen beste intsektu batzuen babesleku gisa.

Garrantzitsua da enklabe hauerrespetatzea, hurbil ibili gabe eta, jakina, Sopelako itsaslabarrak bezalako ingurune sentikor eta paregabean hondakinak utzi gabe.