Sopelako Udala - Mankomunitateak apirilean hasiko du papera eta kartoia jasotzeko kontratu berria, hobekuntzekin zerbitzuan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Mankomunitateak apirilean hasiko du papera eta kartoia jasotzeko kontratu berria, hobekuntzekin zerbitzuan

Mankomunitateak apirilean hasiko du papera eta kartoia jasotzeko kontratu berria, hobekuntzekin zerbitzuan

  • Berrikuntza nagusien artean, aipatzekoak dira kontratuari atxikitako langileak gehitu eta atez ateko zerbitzua indartuko dela 7 udalerri mankomunatuetako 159 saltokietan.
  • Horretarako, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak 476.520 euro bideratuko ditu datozen bi urteetan.
  • Mankomunitateko Iraunkortasun Saileko arduradunek herritarrei gizalegezkoak eta arduratsuak izateko deia egiten die, eta haien lankidetza eta inplikazioa garrantzitsua dela azpimarratzen dute zerbitzua eraginkorra izan dadin eta eskualde iraunkorra eta ingurune garbiak izan ditzagun.


Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak otsailak 24ean egindako Batzar Nagusian papera eta kartoia gaika biltzeko eta garraiatzeko kontratua ABEEa osatzen duten FCC MEDIO AMBIENTE eta GMSM MEDIO AMBIENTE enpresei esleitu zien datozen bi urteetarako, beste hiru urterako luza daitekeelarik, 476.520,78 euroko zenbatekoan (BEZa barne). Bozketan aldeko 12 boto izan ziren (EAJ-PNV, PSE-EE eta Gorlizko Talde Independentea) eta kontrako 2 (EH Bildu).

Mankomunitateko lehendakaria, Josu Landaluze, pozik agertu da zerbitzua berritzeko eman den funtsezko pausoagatik, hobekuntzak ezarri eta aurreko emakidak zekartzan gabeziak konponduko direlako. “Gure lehentasuna izan da papera eta kartoia biltzeko zerbitzua hobetzea. Bere bolumen ekonomikoagatik, jakin badakigu erakundearen zerbitzu garrantzitsuenetako bat dela, eskualderako funtsezko zerbitzua. Birziklatze-tasa hobetzen eta Uribe Kostako bizilagunei zerbitzu hobea eskaintzen laguntzeaz gain, kontratu berriak hobekuntza asko dakartza, eskualde garbiago, jasangarriago eta ingurumenarekin konprometituago baterantz aurrera egiteko asmoz”, azpimarratu du Landaluzek. Era berean, Mankomunitateko ordezkari nagusiak gogorarazi du horrelako kontratuak izapidetzeak epe luzeak eskatzen dituela martxan jartzeko, eta ez dagoela atzera bueltarik, zerbitzu berria apirilean abiatzea aurreikusten baita.

Zerbitzu berriaren berrikuntza nagusien artean, eman beharreko zerbitzuetan hainbat hobekuntza azpimarratu behar dira, baita lan-, gizarte- eta ingurumen-baldintzetan ere. Nabarmentzekoak dira:

•    Kontratua bi lotetan banatu da: bata, edukiontziak eta paper komertziala biltzeko, eta, bestea, papera saltzeko. Aurreko kontratuan, enpresa esleipenduna arduratzen zen papera saltzeaz; orain, berriz, Mankomunitatea bera izango da lehengai hori saltzeagatik diru-sarrerak jasoko dituena.

•    Kontratuari atxikitako langileak handitu egingo dira: lanaldi osoko gidari bat egongo da, eta lanaldi erdiko bigarren bat. Horri esker, egunero edukiontzi gehiago bildu ahal izango dira eta papera birziklatzeko lantegira eramateko denbora murriztu ahal izango da.

•    Merkataritzako atez ateko zerbitzua indartuko da: astean 2 egun eskaintzetik gutxienez 3 egun eskaintzera igarotzen da: astelehen, asteazken eta ostiraletan. Esleipendunak aldaketa horren berri eman beharko die atxikitako saltoki guztiei. Gaur egun, 7 udalerri mankomunatuetako 159 dendek parte hartzen dute.

•    Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, papera biltzeko zerbitzua larunbatero emango da. Hala, Udan bilketaren maiztasuna handituko da, batez ere kostaldeko udalerrietan, biztanleria nabarmen handitzen baitute.

Azkenik, Mankomunitateko Iraunkortasun Saileko arduradunek herritarrei gizalegezkoak eta arduratsuak izateko deia egiten die, eta haien lankidetza eta inplikazioa garrantzitsua dela azpimarratzen dute zerbitzua eraginkorra izan dadin eta eskualde iraunkorra eta ingurune garbiak izan ditzagun.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia