Sopelako Udala - Otsailaren 1etik aurrera, beharrezkoa izango da organikoaren txartela erabiltzea udaletxean poltsa konpostagarriak jasotzeko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 1etik aurrera, beharrezkoa izango da organikoaren txartela erabiltzea udaletxean poltsa konpostagarriak jasotzeko

Otsailaren 1etik aurrera, beharrezkoa izango da organikoaren txartela erabiltzea udaletxean poltsa konpostagarriak jasotzeko

  • Etxebizitza bakoitzak bi poltsa-erroilu atera ahal izango ditu 20 asterik behin.
  • Udal eraikinean kokaturiko Herritarren Arreta Bulegoan gailu bat instalatu da; txartela pasatze hutsarekin, ezarritako epea amaitu den eta erabiltzaileak beste biribilki bat jaso dezakeen jakinaraziko die udal-langileei.


Udaletik poltsa konpostagarriak doan banatzen jarraitu ahal izateko, 2022ko otsailaren 1etik aurrera hondakin organikoen edukiontzia erabiltzeko txartela aurkeztu beharko da poltsak jasotzeko.

Etxebizitza bakoitzak bi poltsa-erroilu atera ahal izango ditu 20 asterik behin. Udal eraikinean kokaturiko Herritarren Arreta Bulegoan gailu bat instalatu da; txartela pasatze hutsarekin, ezarritako epea amaitu den eta erabiltzaileak beste biribilki bat jaso dezakeen jakinaraziko die udal-langileei. Poltsa-erroiluak bulegoak emango dira.

“Sistema hau ohikoa da hondakin organiko biltzeko zerbitzu aurreratuenetan. Udalak, horrela, ahalik eta etxe gehienek poltsa konpostagarriak doan izateko aukera izatea bermatu nahi du”, nabarmendu dute udaletik..

Poltsa konpostagarriak landare-jatorriko polimero organikoetatik fabrikatzen dira eta horrek bermatzen du materia organikoaren degradazio-fasean erabat deskonposatzea biodegradazio- edo konpostatze-prozesuen bidez. “Oso garrantzitsua da poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea hondakin organikoak botatzeko, konpostatze-prozesua behar bezala eman ahal izateko”, azpimarratu dute.

Organikoaren hazkundea

2021eko martxoan Udalak hondakin organikoak biltzeko sistema berria martxan jarri zuenetik, hondakin horren gaikako bilketa etengabe hazi da. Horrela, azaroan beste errekor bat ezarri zen 21.320 kilorekin. Datu horrek ondo ematen du Sopelako bizilagunak beren hondakinak kudeatzeko egiten ari diren lan onaren berri.

Bildutako hondakin organikoaren “kantitatean eta kalitatean” izandako hobekuntza “izugarriak”, 2020ko % 18ko birziklatze-tasatik egungo % 26ra igarotzea ahalbidetu du.

Atez ateko kanpaina berri bat

Pasadan azaroaren 15ean Udaletik atez ateko kanpaina berri bat jarri zen abian familiak hondakin organikoen zerbitzura atxikitzea sustatzeko. 4 astez, 910 familiak aukera izan zuten kontzientziazio-kanpaina horretara batzeko eta, horrela, organikoaren txartel elektronikoa lortzeko, sukaldean sortzen diren hondakin guztiak eta inausketa eta lorategi hondakin txikiak birziklatu ahal izateko.

“910 familia horiek Sopelako etxebizitzen % 14 osatzen dute eta dagoeneko banatutako txartelei gehituta, Sopelako familien % 44,5ek badute txartel pertsonalizatua edukiontzi organikoa irekitzeko”, azpimarratu dute udaletik.



 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
article thumbnail   “UK Argi eta Garbi” ekimenaren helburu nagusia Uribe Kostako ikastetxeetako ikasleek birziklatzeko edukiontziak behar bezala erabiltzen ikastea da. Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira azarora arte hondakinak murriztearen eta zaborrak behar bezala kudeatzearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin. Bereziki azpimarratuko da materia organikoa konpostatzeko bosgarren...
article thumbnailPasa den ostegunean Kiribile elkarteko, Sopelako Udaleko eta Uribe Kosta Mankomunitateko ordezkariak Zarautzen izan ziren, bertako Eraztun Berde Urdina bisitatu eta haren inguruko lehen eskuko informazioa jasotzera. Sopelan gauzatu nahi den Eraztun Berdearen proiektuaren sorreran informazioa batzeko helburuarekin, Gloria Vazquez (PSE-EE) Agenda 21 eta Ingurumen zinegotziak Zarauzko EBU...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia