Sopelako Udala - Zabalik da 2022ko Ekoguneko lehen ikastaroetan izena emateko epea

Zabalik da 2022ko Ekoguneko lehen ikastaroetan izena emateko epea

Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak 2022ko lehenengo hiruhileko Ekogune ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du, urtarrilaren 28ra arte egongo da irekita. Onartuen zerrenda otsailaren 2an argitaratuko da.
 
Guztira 7 ikastaro eskaintzen dira:
 
1. Nola egin esneki naturalak etxean.
2. Nola egin ogia eta briochea ore ama erabiliz.
3. Nola egin barazki-kontserbak.
4. Umeentzako sukaldaritza tailerrak (8-12 URTE) EUSKARAZ.
5. Gazteentzako sukaldaritza tailerra (12-16 URTE) EUSKARAZ.
6. Nola egin hanburgesa begetarianoak eta laguntzeko saltsa naturalak.
7. Udaberriko sukaldaritza.

Informazio gehiago eta izen-emate orria:
http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Iraunkortasuna/Orriak/Eko_Cursos.aspx