Sopelako Udala - Sopelako hondakin organikoen bilketari bultzada berri bat: azaroan etxez etxeko bisitak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako hondakin organikoen bilketari bultzada berri bat: azaroan etxez etxeko bisitak

Sopelako hondakin organikoen bilketari bultzada berri bat: azaroan etxez etxeko bisitak

Oraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.

Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak irekitzeko txartela, kubo bat eta poltsa-pakete bat emango dira, une horretatik bertatik hondakin organikoak birziklatzen hasi ahal izateko.

Gainera, gai honen inguruan sor daitezkeen zalantzak argituko dituzte: bota daitekeena eta ez, erabili beharreko poltsa motak, edukiontziak itxita egoteko arrazoiak, ondoren hondakin horiekin gertatzen dena, eta abar.

 

Bisitak goiz eta arratsaldez egingo dira, baina etxean ez bazaude, ez kezkatu! Larunbatetan, informazio-postuak antolatuko dira Sopelako hainbat gunetan, eta kit pertsonalizatua jaso ahal izango da bertan. Postu horiek Sopelmar, Arriatera, Udaletxeko plaza eta Lizarre aldean egongo dira. Informazio postuen data eta kokapenei eta kanpainari nola atxiki jakiteko, bisitatu www.sopelaorganikoa.eus.

Kanpaina hau azaroaren 20tik 28ra bitartean egingo den "Hondakinak Murrizteko Europako Astearekin" bat egingo du Europar Batasunak. Animatu parte hartzera! Hondakin organikoak bereiztea funtsezkoa da birziklatze-ehuneko on bat lortzeko, izan ere, gure etxeetan sortzen dugunaren % 40 baino gehiago dira.


 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailEtxebizitza bakoitzak bi poltsa-erroilu atera ahal izango ditu 20 asterik behin. Udal eraikinean kokaturiko Herritarren Arreta Bulegoan gailu bat instalatu da; txartela pasatze hutsarekin, ezarritako epea amaitu den eta erabiltzaileak beste biribilki bat jaso dezakeen jakinaraziko die udal-langileei. Udaletik poltsa konpostagarriak doan banatzen jarraitu ahal izateko, 2022ko otsailaren 1etik aurrera...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak 2022ko lehenengo hiruhileko Ekogune ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du, urtarrilaren 28ra arte egongo da irekita. Onartuen zerrenda otsailaren 2an argitaratuko da. Guztira 7 ikastaro eskaintzen dira: 1. Nola egin esneki naturalak etxean.2. Nola egin ogia eta briochea ore ama erabiliz.3. Nola egin barazki-kontserbak.4. Umeentzako...
article thumbnailHondakin organikoen gaikako bilketa tasak beste errekor bat ezarri zuen 2021eko azaroan: 21.320 kilo bildu ziren. Bildutako hondakin organikoaren kantitatean eta kalitatean izandako hobekuntza garrantzitsuari esker, Sopela 2020an izandako % 18ko birziklatze-tasa izatetik % 26koa izatera igaro da. Hondakin organikoen gaikako bilketa tasak beste errekor bat ezarri zuen 2021eko azaroan: 21.320...
article thumbnailInguru Minguru tailerrak, Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak haurrentzako antolatzen dituen ingurumen-hezkuntza tailerrak dira. Heburua parte-hartzaileei ingurumenarekiko errespetua irakatsi eta piztea da: baliabide naturalak, hondakinak, birziklatzea eta berreabiltzea. Tailerrak euskaraz izango dira, 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta bi taldetan garatuko dira: bata...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia