Sopelako Udala - Tamaina handiko hondakinak jasotzeko abisuak orain Whatsapp bidez egin daitezke
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Tamaina handiko hondakinak jasotzeko abisuak orain Whatsapp bidez egin daitezke

Tamaina handiko hondakinak jasotzeko abisuak orain Whatsapp bidez egin daitezke

Orain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu:

1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 638543295
2. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.
3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera ditzakezu. Gogoratu, ez itzazu inoiz barruan utzi, ezta edukiontzietan bermatuta ere.

Halaber, mezu elektroniko bat idatz dezakezu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo, orain arte bezala, 900 720 631 telefonora dei dezakezu.

Oso garrantzitsua da abisatzea tamaina handiko edozein hondakin kalera atera aurretik. Horrela, bilketa zerbitzuak modu eraginkorrean antolatu ahal izango dira eta ez dira kalean pilatuko.

Gogoratu, gainera, 3 fardel baino ezin direla atera etxebizitza bakoitzeko.

Igandea baino lehen hondakinik bota behar baduzu, garbigunera eraman dezakezu. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 09: 00-13: 30 eta 15: 30-18: 00, eta larunbatetan 09: 00etatik 13: 30era.

Lagundu Sopela garbi edukitzen.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia