Sopelako Udala - Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat ekimen jasangarri sustatuko ditu Europako Mugikortasun Astearen baitan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat ekimen jasangarri sustatuko ditu Europako Mugikortasun Astearen baitan

Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat ekimen jasangarri sustatuko ditu Europako Mugikortasun Astearen baitan

  • UKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko.
  • Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto eoliko bat muntatzeko piezak lortu beharko dituzten.
  • Era berean, Mugikortasun Iraunkorrari buruzko I. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Interesatuek Mankomunitatearen Instagram kontuaren bidez (@uribekostamanko) edo posta elektronikoz ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) argazkiak bidal ditzakete irailaren 22ra arte.

“Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu iraunkorrean”, lelopean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko den Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen harira antolatu dituen jarduerak aurkeztu ditu gaur goizean.

Aurten, UKANAUTO auto zerbitzu publikoak 10 urte betetzen ditu. Zerbitzu honek hamarkada bat darama mugikortasun jasangarriago bat sustatzen, turismoen alokairuaren eta erabilera partekatuaren bidez. Urteurren berezi hau dela eta, irailaren 16, 17, 20 eta 21ean familiako gynkana bat egingo da eta UKANAUTOk Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan zerbitzuari buruzko informazio-STAND bat jarriko du. Informazio kanpaina hau aipatutako lau udalerrietan egingo da, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, esan bezala, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto eoliko bat muntatzeko piezak lortu beharko dituzten.

Ukanauto ibilgailu pribatuaren alternatiba izateko helburuarekin sortu zen, Alternatiba praktikoa, eraginkorra eta ekonomikoa. 100 erabiltzaile baino gehiago izan ditu, eta sustatzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, hilaren hasieran zerbitzuaren bertuteak azaltzen dituen eskuorri bat zabaldu genuen Uribe Kostako etxebizitza guztietara. Era berean, zerbitzuaren erabiltzaileei gutun bat bidali zaie beren fideltasuna eskertzeko, webgunea berritu dugu eta gure sare sozialetan bideo bat zabalduko dugu zerbitzua bultzatzeko”, azpimarratu du Josu Landaluze Mankomunitateko lehendakariak.

Asko dira UKANAUTOk eskaintzen dituen abantailak:

- Eraginkorra eta jasangarria da: Berotegi Efektuko Gasak eta energiaren kontsumoa murrizten ditugu (gutxi gorabehera, urtean 120 tona CO2 isurtzea saihestu dugu).

- Ekonomikoa da: Erabiltzen denagatik soilik ordaintzen da; beraz, autoa erabili behar duten pertsonei mugikortasuna errazten die eta, era berean, aurrezteko aukera ematen die. Agur aseguruen, konponketen, zergen… kostuei.

- Ingurumena errespetatzen du: Ukanautori esker, udalerrietako bizi-kalitatea hobetzen da: inguru garbiagoa, ke eta zarata txikiagoa... izan ere, 4 eta 8 auto bitartean kentzen ditu errepidetik, batez beste.


Hamargarren urteurren hau ospatzeko, Mankomunitateak UKANAUTO zerbitzua lehen bi orduetan eta hilabete osoan doan erabiltzeko gonbita egiten die eskualdeko herritarrei, zerbitzuan alta emateko kuota ordaindu gabe. Hilabete batez erabiltzaileak ibilgailua erabiltzen duen denboragatik bakarrik ordainduko du, probako bi orduak izan ezik, horiek doakoak izango baitira.

Interesatuek www.ukanauto.com webgunean edo 946 123 959 telefonora deitu beharko dute. Zerbitzua erabiltzearen abantaila guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ederra.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO I. ARGAZKI LEHIAKETA

Mankomunitateak Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen testuinguruan abian jarri duen beste jardueretako bat Mugikortasun Iraunkorrari buruzko I. Argazki Lehiaketa da. Astearen zein lehiaketaren leloa edo gaia berdina da, “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu iraunkorrean”. Lehiaketa 14 urtetik gorako guztientzat dago zabalik eta parte hartzeko bi era daude: Mankomunitatearen Instagram kontuaren bidez (@uribekostamanko) edo posta elektronikoz ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) argazkiak bidaliz.

Hiru argazki onenen egileek bizikleta bat eta kasko bat irabaziko dituzte, Uribe Kostan modu osasungarri eta jasangarrian mugitzeko ezinbestekoak diren bi elementuak. Argazkiak bidaltzeko epea irailaren 22an, autorik gabeko Europako egunean,
14.00etan. Sari banaketa irailaren 28an egingo da.

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
article thumbnail•    Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak antolatutako ekimen honen helburua eskualdeko herritarren   artean mugikortasun jasangarria sustatzea eta sentsibilizatzea da.•    Parte hartzeko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Horretarako, argazkiak \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali edo...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia