Sopelako Udala - Ekogunek Mugikortasun Jasangarriari buruzko I. Argazki Lehiaketa antolatu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekogunek Mugikortasun Jasangarriari buruzko I. Argazki Lehiaketa antolatu du

Ekogunek Mugikortasun Jasangarriari buruzko I. Argazki Lehiaketa antolatu du

•    Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak antolatutako ekimen honen helburua eskualdeko herritarren   artean mugikortasun jasangarria sustatzea eta sentsibilizatzea da.

•    Parte hartzeko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Horretarako, argazkiak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali edo Mankomunitateko Instagrameko profilera igo beharko dira. Gaia, 2021eko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen slogana izango da, "Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian".

•    Epaimahaiak hiru pertsonaren lanak aukeratuko ditu lehen edizio honetako irabazle gisa. Horietako bakoitzari bizikleta eta kasko bana emango zaie, sari moduan. Irailaren 24an jakinaraziko da erabakia.

Beste urte batez, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bat egin du irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin. Aste horren helburu nagusia bizi-kalitatea hobetzea da, mugikortasun garbia eta hiri-garraio jasangarria sustatuz.

Testuinguru horretan, Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak, EKOGUNEk, Mugikortasun Iraunkorrari buruzko I. Argazki Lehiaketa jarri du abian. Ekimen horren bidez, Uribe Kosta eskualdeko herritarrak mugikortasun iraunkorraren arloan sentsibilizatu nahi dira. 2021eko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen eslogana, "Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian", lehiaketaren lehen edizio honetan jorratuko den gaia izango da.

Parte-hartzaileek (14 urtetik gorakoak) irailaren 22ra arte (14:00) bidali ahal izango dituzte argazkiak. Eta bi modutan egin ahal izango dute:

1. Argazkiak Ekogune sailera bidaliz posta elektronikoa bitartez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Fitxategiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira eta fitxategi bakoitzaren gehienezko pisua 5 megakoa izan beharko da. Fitxategiaren izena argazki-zenbakitik hasi beharko da, seriean dagokion ordenaren arabera, eta izenburuarekin jarraitu. Adibidea: 1_bizikleta.jpg

2. Mankomunitatearen Instagram profilaren bitartez (@uribekostamanko). Kasu honetan ezinbestekoa izango da: En este caso, será indispensable: argazki bakoitzari izenburua jartzea + @uribekostamanko etiketatzea + #Ekogune eta #mugikortasunjasangarria hashtag-ak erabili.

Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango dira parte-hartzaile bakoitzeko. Jatorrizkoak izan beharko dute, inoiz argitaratu gabeak eta inoiz ez sarituak, ez eta beste lehiaketa batzuetan inoiz aurkeztuak ere. Teknika librea erabiliz ateratako argazkiak izango dira, zuri-beltzean edo koloretan.

Epaimahaia eta sariak: hiru bizikleta eta hiru kasko

Lehiaketako epaimahaia 2 argazkilari profesionalek eta EKOGUNEko langileek osatuko dute. Originaltasuna eta gaiaren tratamendua izango dira epaimahai honek baloratuko dituen bi irizpideak, eta hiru pertsonaren lanak aukeratuko ditu lehen edizio honetako irabazle gisa. Bakoitzari bizikleta eta kasko bana emango zaie, sari moduan.

Ebazpena irailaren 24an jakinaraziko da, 14:00etan, www.uribekosta.eus webgunean eta Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko iragarki-taulan. Sariak irailaren 28an banatuko dira, 19:00etan, Urgitxieta Plazan.

Jasotako argazkiekin erakusketa ibiltaria antolatuko ahal izango da Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udaletan.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago oinarrietan: www.uribekosta.eus






 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia