Sopelako Udala - Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra sopelara itzuliko da abuztuaren 26an

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra sopelara itzuliko da abuztuaren 26an


•    Garbigune mugikorra Urgitxieta plazan egongo da irailaren 9ra arte.

•    Instalazio horri esker, sopeloztarrok etxeetan sortutako hondakinak bota ahal izango dituzte, baimendutako Garbigune batera jo beharrik izan gabe.

Larrabasterrako Urgitxieta plazak Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune mugikorra jasoko du abuztuaren 26an. Instalazio horri esker, sopeloztarrok etxeetan sortutako hondakinak bota ahal izango dituzte, baimendutako Garbigune batera jo beharrik izan gabe.

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. Bi edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Garbigune mugikorretan honako hondakin hauek utzi daitezke: pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerra eta tinta-kartutxoak, erradiografiak, etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, etab.

Garbigune mugikorra Urgitxieta plazan egongo da irailaren 9ra arte, ondoren Urduliz bisitatuko du, Uribe Kostako herrietan zehar bidaia jarraituz. www.uribekosta.eus webgunean egutegi osoa kontsulta daiteke.