Sopelako Udala - Ukanauto Uribe Kostako partekatutako auto zerbitzuak 10 urte bete ditu
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ukanauto Uribe Kostako partekatutako auto zerbitzuak 10 urte bete ditu

Ukanauto Uribe Kostako partekatutako auto zerbitzuak 10 urte bete ditu

 

Ukanauto Uribe Kostako partekatutako auto zerbitzuak 10 urte bete ditu. Denbora horretan, 220 pertsonak baino gehiagok aukeratu dute garraiobide hau erabiltzea. Garraiobide hau partekatua da eta aldi berean, erabiltzaile bakoitzaren beharretara % 100 egokitzeko modukoa: eskuragarri dauden 7 ibilgailuetako bat denbora jakin baterako erreserbatzeko aukera ematen du eta egindako kilometroak eta erabilitako orduak kontutan izanda ordaintzen da.

Ukanauto autoa edukitzeko aukera praktiko, eraginkor eta ekonomikoa da. Zerbitzu hau interesatzen zaizu urtean 15.000 km baino gutxiago egiten badituzu edo lehen auto bat baduzu baina noizean behin bigarren ibilgailu bat behar baduzu; behar duzunean bakarrik erabiltzeko, eta egindako orduen eta kilometroen arabera soilik ordainduta, erregaia eta asegurua barne.

Inolako kezkarik gabe: aparkalekua, mantentze-lanak, azterketak, garbiketa, garajea, matrikulazio eta zirkulazio zergak, eta abar.

Ukanautok eskaintzen dituen abantailak 3 dira nagusiki:

1. Energia-kontsumoa eta CO2 isuriak murrizten ditu: ibilgailuaren zentzuzko erabilera sustatzen du eta ibilgailu pribatua modu jasangarriagoekin (oinez, bizikletaz edo garraio publikoz) konbinatzea sustatzen du.

2. Erabiltzen duzunagatik bakarrik ordaintzen duzu eta horrek aurrezpena eragiten du familietan, batez ere ibilgailu pribatuan 15.000 km baino gutxiago egiten badira.

3. Hiri garbiago baten alde egiten du, zarata gutxiagorekin eta aparkalekuetarako espazio publikoak askatzen ditu.

Zerbitzu hori erabiltzeko erreserbak www.ukanauto.com webgunearen bidez egiten dira, modu azkar eta errazean. Sopelaren kasuan, Ukanauto ibilgailuak Sabino Arana kaleko 1. zenbakian eta Larrabasterrako Urgitxieta plazan daude.

Zerbitzua ezagutu eta Ukanauto ibilgailuetako bat probatu nahi baduzu, zatoz datorren irailaren 21ean Sopelako Udaletxeko plazara. Gainera, familia osoarentzako jarduerez gozatu ahal izango duzu.



 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia