Sopelako Udala - Iberre zentruko ikasleek Eskolako Agenda 21 proiektua amaitu dute Udal Foroarekin udaletxean
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Iberre zentruko ikasleek Eskolako Agenda 21 proiektua amaitu dute Udal Foroarekin udaletxean

Iberre zentruko ikasleek Eskolako Agenda 21 proiektua amaitu dute Udal Foroarekin udaletxean

  • Ikastaroan zehar, plastikoak hainbat ikuspuntutatik landu dituzte: Sopelako saltokiak bisitatu dituzte plastikozko bilgarrien presentzia aztertzeko, plastiko birziklatuekin egindako modari buruzko prestakuntza-tailerretan parte hartu dute eta itsasoko plastikoen arazoa gertutik ezagutu dute, besteak beste.


Iberre institutuko neska-mutilek ikasturte osoa daramate plastikoen arazoa lantzen Eskolako Agenda 21 proiektuaren esparruan. Eskualdean Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea kudeatzen duen proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zuzentzen duen nazioarteko proiektua da.

Ikastaroan zehar, plastikoak hainbat ikuspuntutatik landu dituzte: Sopelako saltokiak bisitatu dituzte plastikozko bilgarrien presentzia aztertzeko, plastiko birziklatuekin egindako modari buruzko prestakuntza-tailerretan parte hartu dute eta itsasoko plastikoen arazoa gertutik ezagutu dute, besteak beste.

Gainera, ikasle guztien artean lehiaketa bat egin zuten, olgetan hamaiketakoa eginez hondakin plastiko gutxien sortzen zuten pertsonak saritzeko. Sariak oihalezko poltsak, fianbrerak eta bozataroll-ak izan ziren, plastikorik gabeko ohituren ildotik.

Guzti hau dela eta, atzo, maiatzaren 27an, Amaia Guenetxea alkateordeak harrera egin zien ikasleei osoko bilkuren aretoan. Bertan, ikasturtean zehar egindako lanari buruz hitz egiteko aukera izan zuten eta horrela, Sopelan plastikoen presentzia murrizteko zenbait eskaera egin zituzten. Alkateordeak proposamen horiek aintzat hartu zituen, eta datozen asteetan proposamen horien bideragarritasuna aztertuko da eta 2021-2022 ikasturterako, erantzun bat helaraziko zaio institutuari.

Eskerrik asko neska-mutilak egin duzuen lanagatik!! Sopela iraunkorragoa lortzeko erronka berriak izango ditugu irailean.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia