Sopelako Udala - Birziklatzeko zalantzak argitzeko totemak helduko dira Sopelara
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Birziklatzeko zalantzak argitzeko totemak helduko dira Sopelara

Birziklatzeko zalantzak argitzeko totemak helduko dira Sopelara

  • Ekainean, sopeloztarrak egitura horietara hurbildu eta hondakinak birziklatzeko moduari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen kudeaketaren arduradunak eta kanpaina honen sustatzaileak, gaikako bilketa areagotu nahi du ekimen honekin.

Totem horiek pallet berrerabiliekin sortu dira, eta gure etxeetan egunerokotasunean sortzen ditugun hondakinekin osatu dira, baina, batzuetan, zalantzak sortzen dizkigute horiek baztertzean.

Gaur egun, estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiak ezartzen dituen birziklatze-helburuak betetzetik urrun gaude, eta, beraz, horrelako ekintzak bultzatu behar direla uste du EKOGUNEk, Mankomunitateko iraunkortasun-sailak.

Kanpaina 202oko abenduan hasi zen Berangon eta eskualdeko 7 udalerrietan ibili da. Ekainean Sopelara iritsiko da eta honako leku hauetan bisitatu ahal izango da:

Urgitxieta plaza: ekainaren 1etik 10era

Udaletxeko plaza: ekainaren 11tik 20ra

Arriatera parkinga: ekainaren 21etik 30era

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia