Sopelako Udala - Hondakin organikoen bilketak gora egiten jarraitzen du Sopelan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondakin organikoen bilketak gora egiten jarraitzen du Sopelan

Hondakin organikoen bilketak gora egiten jarraitzen du Sopelan

 

  • Apirilean batutako 13.440 kiloak maximo berri bat dira, eta datuak hobetzen jarraitzen dute, txartel bidezko irekiera pertsonalizatua duten edukiontzi berriak instalatu zirenetik.


Sopeloztarrek hondakinak birziklatzeko konpromisoa gero eta handiagoa da. Sopelak marka berria lortu zuen apirilean frakzio organikoaren bilketan, 13.440 kilo bildu baitzituen guztira. Bigarren hilabetez jarraian egin du gora: aurreko datua, martxoan, 9.240 kilokoa izan zen.

Otsailaren amaieran txartel bidezko irekiera-sistema pertsonalizatua zuten edukiontzi berriak instalatu zirenetik, etengabe hazi da frakzio organikoaren bilketa.
Sopelako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei birziklatzea areagotzen laguntzen duten zifrak lortzeko.

Era berean, gogorarazten da ekimen honetan parte hartu nahi duenak bere birziklatze-kita eska dezakeela, txartel pertsonalizatuarekin batera, udaletxean bertan.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia