Sopelako Udala - Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak herritarren iritziak ezagutu nahi ditu bizikletabideen proiektua egiteko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak herritarren iritziak ezagutu nahi ditu bizikletabideen proiektua egiteko

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak herritarren iritziak ezagutu nahi ditu bizikletabideen proiektua egiteko

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea bizikletentzako plan bat prestatzen ari da bere 7 udalerrietarako (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz), Sopelako Udalak 2019an hasitako lanari jarraipena emanez.

Sopelan 2021ean egindako parte-hartze prozesuaren ondorioz, BI634 errepideko oinezkoentzako pasabidea eta Kurtzio lotuko dituen bidegorria egiten hasiko dira.

Plan mankomunatu honen helburu nagusia eskualdeko herri guztietan bizikleta-sareen eraikuntza-proiektuak idazteko oinarri izatea da. Udalerri mugakideen arteko loturak diseinatu eta eguneratzeaz gain, udalerri bakoitzeko oinarrizko bizikleta-sarea diseinatu nahi da.

Horrela, bizikletaren erabilera sustatu nahi da mugikortasun alternatiborako tresna gisa, eta bizikleta garraio intermodal bezala ere bultzatu nahi da, hiriko eta hiriarteko garraio publikoarekin batera.

Horregatik guztiagatik, funtsezkoa da bizikleta-bideak egokitzea, Uribe Kostako pertsona guztien bide-segurtasuna eta bizi-kalitatea areagotzeko.


Plan hori behar bezala diseinatzeko, herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela uste dugu. Zure iritzia eta proposamenak helarazteko, bete formulario hau (inkesta anonimoa):



• Sopela: https://forms.gle/uz5JbpKdoAfM48Nq8
 
Galdetegi hau maiatzaren 10etik 28ra egongo da erabilgarri.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailOraindik ez dituzu zure hondakin organikoak etxean banatzen? Parte hartu nahi duzu baina zalantzak dituzu? Edo ezin izan duzu kit-a hartu hasteko? Azaroan aukera berri bat duzu.Hilabete honetan, hondakinetan espezializatutako langileek atez ate bisitatuko dituzte Sopelako etxe guztiak, organikoaren birziklatze-zerbitzuari atxiki ez bazaizkio ere. Banakako bisita horretan, edukiontzi marroiak...
article thumbnailOrain errazagoa da abisatzea etxean tamaina handiko hondakinen bat kendu behar duzuenean, hala nola altzariak eta etxetresna elektrikoak. Urrats erraz hauek jarraitu behar dituzu: 1. Gordei zenbaki berri hau zure kontaktuetan: 6385432952. Bidali mezu bat zer aterako duzun eta zein edukiontziren ondoan utziko duzun adierazteko.3. Igandean, azken orduan, tamaina handiko hondakinak atera...
article thumbnailUKANAUTOren 10. urteurrena dela eta, Uribe Kostako Mankomunitateak informazio-stand bat jarriko du Berangon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan irailaren 16, 17, 20 eta 21ean, herritarrei zerbitzuaren onurei buruzko informazioa emateko eta erabiltzaile berriak erakartzen saiatzeko. Aldi berean, familiako gynkana bat antolatuko da, non, hainbat proba eta galderen bidez, material birziklatuekin auto...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun sailak, 2021eko Ekoguneko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du.Izen-emate epea 2021eko irailaren 24ra arte egongo da irekita eta onartuen zerrenda irailaren 28an argitaratuko da.Ikastaroen zerrenda:     Hasiberrientzako joskintza.     “Zaramarte” ikastaroa, umeentzat (EUSKARAZ).     “Birziklarte” ikastaroa, nagusientzat.     Pasta freskoa eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia