Sopelako Udala - Herritarrentzako doako Aholkularitza Energetikoaren zerbitzua apirilean zehar
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Herritarrentzako doako Aholkularitza Energetikoaren zerbitzua apirilean zehar

Herritarrentzako doako Aholkularitza Energetikoaren zerbitzua apirilean zehar

Energiaren arloko erabakiak zuzen hartzeko aholkuak: nola ulertu behar diren energia-fakturak; nolakoak diren energia berriztagarrien gaur egungo instalazioak; eta abar.

Etorkizuneko energia-hornidurak erronka handiak dakarzkio gure gizarteari.

Alde batetik, jakin behar dugu gure energia-ahalmenak mendekotasun handia duela jatorri fosileko erregaiekin, bai globalki bai tokian-tokian, eta mendekotasun hori gure energia-kontsumoaren %80tik gorakoa dela. Kontuan hartuta erregai fosilak, giza eskalan, erriztaezinak direla, baliabide horiek ahalik eta eraginkortasun handienarekin erabili behar ditugu, haien kontsumoa murrizteko.

Bestalde, erronka bat daukagu gure aurrean: murriztu behar ditugu atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak eta osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile atmosferikoak. Gure energia-ereduak, batez ere, erregai fosilen erreketa du oinarri, eta, neurri handi batean, horiek dira berotegi-efektuko gasen isurketen eta, ondorioz, klimaaldaketaren erantzule.

Horregatik guztiagatik, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak, EKOGUNEk, herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, energiaren arloko doako aholkularitza-zerbitzu bat kontratu du, Uribe Kostako herritarrei laguntza emateko.

  • Laguntza emango zaie herritarrei euren energia-fakturak ulertzeko —bai faktura elektrikoak, bai gas edo gasolioarenak—. Gainera, etxebizitzetan energia berde ziurtatua (EVC) kontratatzeko aukerak proposatuko dira, bai merkaturatzaile tradizionalekin, bai kooperatiba-formatuko beste batzuekin.
  • Aholkularitza emango zaie herritarrei energia-iturri berriztagarri eta eraginkorretan oinarritutako sistema posibleei buruz, euren etxebizitzetan jartzeko. Aurretik instalatutako sistemetan arrakasta izan duten kasuen adibideak aipatuko dira, datu eta irudi interesgarriekin. Gainera, gutxi gorabeherako aurrekontuak eskainiko dira hainbat aukeratarako, interesdunek horrelako sistemak jartzeko kostuaren berri izan dezaten.
  • Infografia batzuk izango dira, non modu bisualean eta errazean azalduko baita nola funtzionatzen duten etxebizitzetan jar daitezkeen energia berriztagarrien bidez jarduten duten teknologia nagusiek.
  • Honelako gaiak argituko dira: eraginkortasuna, energia berriztagarriak, trantsizio energetikoa, ingurumenprotokoloak, arlo horretan indarrean dagoen legeria edo arlo horrekin zerikusia duten beste gai batzuk.

EGUNAK: Apirilaren 6,7,8,9 / 14,15/21,22an
ORDUTEGIA: 12-19
LEKUA: Ekoguneko lokala; Gatzarriñe 10. 48600 SOPELA

Hartu aurretiazko hitzordua; horretarako, deitu 688 78 05 91ra, edo mezua bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Informazio guztia: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210318-servicio-gratuito-asesoramiento-energetico-cuidadania-abril.aspx

 

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail Energiaren arloko erabakiak zuzen hartzeko aholkuak: nola ulertu behar diren energia-fakturak; nolakoak diren energia berriztagarrien gaur egungo instalazioak; eta abar. Etorkizuneko energia-hornidurak erronka handiak dakarzkio gure gizarteari. Alde batetik, jakin behar dugu gure energia-ahalmenak mendekotasun handia duela jatorri fosileko erregaiekin, bai globalki bai tokian-tokian, eta...
article thumbnail  Udalak Sopelako hiri hondakinen gaikako bilketarentzako zerbitzua hobetuko du hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpainari hasiera emanez. Martxoan materia organikoaren bilketarako edukiontzi marroi berriak jarriko dira eta horiek ireki ahal izateko txartel elektronikoa beharko da. Sistema berri honi esker, edukiontzia modu pertsonalizatuan erabili daiteke eta...
article thumbnailEnplegagarritasuna hobetzeko, garapen sozioekonomikoan eta lurraldearen modernizazioan eragina duen enplegua sustatzeko xedez, Sopelako Udalak  gaur egun inausketak edota bide garbiketa bidez herriko ingurumena hobetzen ari diren 14 langabetu kontratatu ditu.Ekimena Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Tokiko Laguntzen Eskualdeko Planaren barruan dago, zeinak enplegua sustatzeko berariazko planak...
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko auzotarren laguntza eskatu du, tamaina handiko hondakinak bide publikoan lagatzerakoan, udalerriko hainbat tokitan gertatzen ari diren deskontrol puntualak saihesteko. Zerbitzuren erabileraren azken kasu desegokia Loiola Ander Deuna kalean gertatu da, orain egun batzuk,bertako bizilagun batek etxeko hainbat tresna kalean utzi eta zerbitzua neurriz kanpo erabiliz....
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia