Sopelako Udala - Sopelak hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpaina abiarazi du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpaina abiarazi du

Sopelak hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpaina abiarazi du

 

Udalak Sopelako hiri hondakinen gaikako bilketarentzako zerbitzua hobetuko du hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpainari hasiera emanez.

Martxoan materia organikoaren bilketarako edukiontzi marroi berriak jarriko dira eta horiek ireki ahal izateko txartel elektronikoa beharko da. Sistema berri honi esker, edukiontzia modu pertsonalizatuan erabili daiteke eta hondakin organikoen borondatezko bilketaren partaidetza jarraitu daiteke. Gainera, hemendik aurrera, landare jatorriko hondakin organikoez gain, animalia jatorriko hondakin gordinak edo egosiak ere jasoko dira 5. edukiontzietan, frakzio organikoa osorik bilduz.

Ekimenean parte hartu eta txartela lortu nahi dutenek, www.sopelaorganikoa.eus web orriko eskaera bete beharko dute martxoaren 15a baino lehen edo eskaera-inprimakia Sopelako Udaletxera edo Larrabasterrako Turismo Bulegora eraman. Dagoeneko sistemaren partehartzaile diren herritarrek posta bidez jasoko dute txartela

Zer da frakzio organikoa?

Etxean sortzen ditugun hondakinen frakzioa da eta bere osagai nagusiak elikagaien hondarrak dira. Bestelako hondakin biodegradagarriek ere osatzen dute. Gaikako bilketan jasotzen den materia organikoa Garbiker-en instalazioetara eramaten da. Bertan klasifikatu egiten da eta egituratzaile izeneko materialarekin nahasten da.

Nahasketa hori konpostaje prozesu bidez tratatzen da. Bakteriek, onddoek eta bestelako mikroorganismoek burutzen duten tratamendu biologikoa da konpostajea.Oxigenoari esker hondakinak eraldatu egiten dira eta lurzoruentzat erabilgarriak diren konposatu berriak sortzen dira. Honela konposta lortzen dugu. Kalitate oneko produktua da eta lurzoruetan ongarri bezala erabili daiteke edota lurzoru degradatuak berreskuratzeko eta obra zibilak egiteko erabili daiteke.

Zer hondakin bota behar dira edukiontzi marroira?

*Gogora ezazu poltsa konpostagarriak erabili behar direla!

  • Haragin hondarrak, egosiak edo gordinak
  • Arrain eta itsaski hondarrak, gordinak edo egosiak
  • Janari hondarrak egosiak
  • Fruta eta eta barazki hondarrak, gordinak edo egosiak
  • Te hondarrak eta kafe hondarrak
  • Fruitu lehorren oskolak
  • Lorezaintza eta inausketako hondar txikiak eta orbela
  • Sukaldeko papera janariz zikindurik, kortxo naturala eta pospoloak

Informazio gehiagorako: www.sopelaorganikoa.eus

 

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail Energiaren arloko erabakiak zuzen hartzeko aholkuak: nola ulertu behar diren energia-fakturak; nolakoak diren energia berriztagarrien gaur egungo instalazioak; eta abar. Etorkizuneko energia-hornidurak erronka handiak dakarzkio gure gizarteari. Alde batetik, jakin behar dugu gure energia-ahalmenak mendekotasun handia duela jatorri fosileko erregaiekin, bai globalki bai tokian-tokian, eta...
article thumbnail  Udalak Sopelako hiri hondakinen gaikako bilketarentzako zerbitzua hobetuko du hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena areagotzeko kanpainari hasiera emanez. Martxoan materia organikoaren bilketarako edukiontzi marroi berriak jarriko dira eta horiek ireki ahal izateko txartel elektronikoa beharko da. Sistema berri honi esker, edukiontzia modu pertsonalizatuan erabili daiteke eta...
article thumbnailEnplegagarritasuna hobetzeko, garapen sozioekonomikoan eta lurraldearen modernizazioan eragina duen enplegua sustatzeko xedez, Sopelako Udalak  gaur egun inausketak edota bide garbiketa bidez herriko ingurumena hobetzen ari diren 14 langabetu kontratatu ditu.Ekimena Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Tokiko Laguntzen Eskualdeko Planaren barruan dago, zeinak enplegua sustatzeko berariazko planak...
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko auzotarren laguntza eskatu du, tamaina handiko hondakinak bide publikoan lagatzerakoan, udalerriko hainbat tokitan gertatzen ari diren deskontrol puntualak saihesteko. Zerbitzuren erabileraren azken kasu desegokia Loiola Ander Deuna kalean gertatu da, orain egun batzuk,bertako bizilagun batek etxeko hainbat tresna kalean utzi eta zerbitzua neurriz kanpo erabiliz....
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia