Sopelako Udala - Iberre Institutuko ikasleak plastikoari aurre egingo diote aurten

Iberre Institutuko ikasleak plastikoari aurre egingo diote aurten

Gaur eman saio hasiera 2020-2021 ikasturteko Eskola Agenda proiektuari Iberre institutuan. Ekogune Uribe Kosta Mankomunitateko ingurumen sailak lagunduta, erronka handiari egingo diote aurre: institutuan eta Sopelan plastikoen erabilera murriztu.

Dagoeneko ekoordezkariak inkestak prestatzen ari dira, haien klasekideen artean plastikoaren erabilera ezagutzeko. Ikasturte osoan zehar ekintzak egingo dituzte bai zentroan bai eta herrian zehar ere.

Haien emaitzen berri geratzen gara. Animo neska-mutilak!