Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak lau edukiontzi jarri ditu tapoien bilketa solidarioa egiteko

Sopelako Udalak lau edukiontzi jarri ditu tapoien bilketa solidarioa egiteko

Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira. 

Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango zaio.

Sopelako Udalak lau edukiontzi berezi jarri ditu, plastikozko tapoien bilketa solidarioa sustatzeko helburuarekin. Ekimen honekin, ingurumena zaintzen laguntzeaz gain, auzotarrek hainbat arrazoi solidariotarako beren aletxoa jartzeko aukera izango dute. Birziklatzeko ohitura sortzea da helburua, bi balio garrantzitsu bateratuz: ingurumenarekiko kontzientziazioa eta elkartasuna.

Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango zaio. Gaur egun, EAEn 7 kasu ezagutzen ditugu, bat Gipuzkoan eta beste sei Bizkaian, horietarik hiru anai-arrebak izanik. Estatu maila 70 kasu daude. Elkarte hau 2013ko abendutik Estatu mailan lanean ari den Stop Sanfilippo Fundazioarekin lanean dihardu. Gurutzetako Unibertsitate ospitalearekin ere lepo-lepo lanean ari da sendatzea eta ezagutarazteko bideak urratuz.

Edukiontzi grisek diseinu edo irudi berezia dute, herritarrek modu errazean identifika  ditzaten. Era berean, bota ahal izango diren artikuluen motari buruzko informazio-pegatinak izango dituzte, eta horiek guztiak poltsarik gabe eta soltean utzi beharko dira. Edukiontzi horiek gune hauetan kokatu dira

  • Udaletxeko parean dagoen turismo bulegoaren aurrean.
  • Larrabasterran: Urgitxieta plazan, Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoen ondoan.
  • Arrietaran, Solondota eta Arrietara kaleen arteko bidegurutzean, Indian tabernaren parean.
  • Atxabiribil hondartzan, lurpeko edukiontzien eta autobus geltokiaren ondoan. 
Edukiontzietan etxean erabiltzen diren artikulu desberdinetako plastikozko tapoiak edo tapak utzi ahal izango dira. Bilketa Udalak egingo du, ondoren materiala plastikoak tratatzeko eta berreskuratzeko Lemoako instalazio batera eramateko. Mozkinak ongintzako erakunde eta kausetara bideratuko dira oso-osorik. Aipatzekoa da atal espezifiko bat ere prestatu dela Udalaren webgunean, non ekimen honekin lotutako informazio guztia jasotzen den. 
 
Sopelako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ingurumenerako onuragarria den ekintza solidario honekin bat egitera eta plastikozko tapoiak horretarako prestatutako lau edukiontzietako edozeinetan uztera. 
 
Zer tapoi mota bota daitezke?
 
Ezinbesteko baldintza plastikozkoak izatea da. Hona hemen plastikozko tapoi eta tapa baliodunen zerrenda:
 
1. Ur-botilatxo, freskagarri, gaseosa, edateko jogurtenak …
2. Tetrabrikenak (kartoirik gabe)
3. Oliozko ontzienak
4. Kafe, txokolate, kakao, kakao-krema poteenak…
5. Gurin, igurzteko gazta, irasagarrarenak …
6. Esnegain espraizko ontzienak
7. Ketchup eta maionesa moduko saltsen ontzienak
8. Garbitzaileen pistola, xaboi-banagailuenak …
9. Bainugelako garbitzaileenak
10. Zura garbitzeko moduko esprai-garbitzaileenak
11. Arropa garbitzeko detergente eta leungarrienak
12. Ontziak garbitzeko likidoenak
13. Boligrafo eta errotuladoreenak
14. Barrako kolarenak
15. Bizarra mozteko apar poteenak
16. Esprai, roll on… motako desodoranteenak
17. Ahoko irakuzketenak
18. Hortzetako pastenak
19. Hortzetarako hariarenak
20. Krema hidratatzaileenak
21. Lentilla-kutxatilenak
22. Lurrin eta kolonienak
23. Eskuoihal hezeen ontzienak
24. Makilatxoen poteenak
25. Bainurako gel, xanpuenak…
 
Informazio gehiago www.sopelaudala.org/tapoisolidarioak webgunean. 
 
 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia