Publikatuta Sopelako 2019-2030 Udal Energia Plana

Sopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad

Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu, ingurumena zaindu eta dirua aurrezteko balioko dutenak. Plana udalaren ardura diren instalazioetara mugatuko da.

Eremu energetikoan estrategiaren definizioa eta jasangarritasuneko helburuak lortzeko ekintzak proposatzen dira. Udalak sinatzen duen konpromisua da, 2030rako EUk adierazitako helburuak betetzeko. Urte honetarako CO2 isuriak %40an murriztu, eraginkortasun energetikoa %27an handitu eta udalaren eskari energetiko osoaren %27a iturri-energetiko berriztagarriekin hornitzea bilatuko da, besteak beste.